Antolaketa eta Giza Baliabideak
2. Giza Baliabideen Plana
Gaur egun, aurrerapen teknologikoen ondorioz edo horiekin batera, ezagutza eta trebetasun berriak eskatzen dira etengabe, eta ondorioz, enpresa barruko prestakuntza lehiakortasun-faktore argia da eta gero eta garrantzitsuagoa pertsonen kudeaketan.

- GIRO SOZIALA: Enpresa
barneko lan-giroa kudeatzeko era oinarri ona ala txarra izan daiteke
kanpora begira lan egiteko; adibidez, ezin izango dugu behar bezala lan
egin kanpora begira, egoera batek eztanda egin arte ezer egiten ez badugu.
Besteak beste, lan-legedia betetzea, lan-kontratazioa planifikatzea eta
abar zaindu behar dira.