Antolaketa eta Giza Baliabideak
2. Giza Baliabideen Plana
2.7. Lanaldia
Lanaldia langileak
egunean, astean, hilean edo urtean egin beharreko ohiko lanorduak dira, eta gehienez
astean 40 ordu eta egunean 9 ordu izango dira.

Lanaldia enpresako hitzarmen kolektiboan adierazitakoa izango da, edo bestela, probintziako edo Estatuko sektoreko hitzarmen kolektiboan jasotakoa.
Oharrak:
- Enpresaburuek kontratuen oinarrizko kopia bat eman behar diete langileen ordezkariei, hamar eguneko epean. Oinarrizko kopia horretan, kontratuaren datu guztiak jarri behar dira, pertsonalak kenduta (NAN, helbidea, egoera zibila, etab.).
- Enpresaburuek kontratuak EINen erregistratu behar dituzte, langileen ordezkariek sinatutako oinarrizko kopiarekin batera.