Antolaketa eta Giza Baliabideak

3. Kontratua amaitzen denean…

3.1. Likidazioa

Likidazioa lan-harremana amaitzean enpresak langileari eman behar dion ordainagiria da. Bertan, aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalak agertuko dira, bai eta soldata, atzerapenak eta beste kontzeptu batzuengatik zor diren zenbatekoak ere.