Egoera Finantzarioak
2. BALANTZEA: AKTIBOA ETA PASIBOA. NOLA DAGO OSATUTA NIRE ENPRESA?
2.2. Aktibo zirkulatzailea – epe laburreko egitura
Izakinak: enpresak dituen aktiboak dira, eraldaketa-, txertatze-, ekoizpen- edo salmenta-prozesu baten parte izateko eskuratu direnak.
Kontabilitateko Plan Orokorraren arabera, izakinak kategoria hauetan sailkatzen dira:
- Komertzialak
- Lehengaiak
- Bestelako hornidurak
- Egiten ari diren produktuak
- Produktu erdibukatuak
- Produktu bukatuak
- Azpiproduktuak, hondakinak eta material berreskuratuak