Produktua eta Merkatua

2. PRODUKTUAREN DEFINIZIOA

Produktua behar bat asetzeko gai den edozein objektu, zerbitzu edo ideia da, enpresa batek eskaintzen duena. Produktua plangintza-jarduera ororen abiapuntua da, eta haren ezaugarriak elementu bereizgarriak izango dira, lehiakideek eskaintzen dituzten produktuen aurrean.

Jarraian deskribatuko diren puntuak negozio batek arrakasta izateko gakoa izan daitezke. 

Beraz, ezinbestekoa da produktuaren ezaugarriei buruzko puntu bakoitzean hausnarketa txiki bat egitea.