Produktua eta Merkatua

6. BARRUKO EGOERA AZTERTZEA

6.2. Banaketa

Marketin mixaren bigarren osagaia banaketa da. 

Atal honetan, banaketa-kanala zer den aztertuko dugu zehatz-mehatz, bereiziz zuzeneko salmenta, indar komertziala, frankizia, zuzeneko bitartekarien bidez edo online salmenta den, era horretan gure banaketa-estrategiaren ikuspegi orokorra izateko. Produktuaren banaketan, hura kontsumitzailearengana iristeko behar diren zeregin guztiak sartzen dira. Garrantzitsua da hori ebaluatzea, enpresa-proiektuari ekitea erabaki aurretik.



Enpresa batek bere banaketa-sistema planteatzen duenean, honako hau hartu behar du kontuan:

  • Produktuaren ezaugarriak: galkorra, hauskorra, handia… den.
  • Enpresaren ezaugarriak: inbertsioari aurre egiteko gaitasuna, giza baliabideak eta abar.

Irizpide horien arabera, banaketa-kanal egokiena aukeratu behar da, hots, produktu batek fabrikatzen denetik kontsumitzailearen eskuetara iristen den arte egiten duen bidea.

Enpresa batek bere produktuak banatzeaz arduratu ezin duenean edo nahi ez duenean, zeregin hori pertsona edo erakunde espezializatuen esku uzten du, hots, bitartekarien esku. Enpresetan, produktuaren banaketa da gehien kanporatzen den jardueretako bat.