Ingurumena
1. INGURUMENAREN KUDEAKETA
1.1. PUNTU KRITIKOAK EBALUAZIO ENERGETIKOAN
Ingurumen-ebaluazioa egiten denean, zenbait puntu kritiko daude:
- Energia-kontsumoa identifikatzea eta kuantifikatzea.
- Energia-kontsumoaren jatorria zehaztea eta kuantifikatzea.
- Makinak, argiak, hozkuntza/berokuntza, etab.
- Kontsumoa zerk areagotzen duen identifikatzea.
- Tarifak aztertzea.
- Aldaketak diseinatzea, instalazioak hobetzea, prozedurak aldatzea.

Jarraian, hiru esparrutan proposatutako hobekuntzak ebaluatu behar dira:
- Hobekuntzak prozesuetan eta prozeduretan: gauzak beste era batean egitea. Lan egiteko modua aldatu behar da: balbula bat itxi, tenperatura zaindu, hondakinak bereizi, etab. Inbertsio txikiak eta motibazio handia behar dira. Giza taldearen inplikazioa ezinbestekoa da.
- Hobekuntzak teknologietan: merkatu-azterketa sendo bat egitea eraginkortasuna hobetzeko irtenbide egokiena aurkitzeko. Gure teknologia-hornitzaileak integratzea lortu behar da, gure instalazioetara ekarriz eta haien proposamenak ebaluatuz.
- Hobekuntzak lehengaietan.
