Social Selling
2. TRESNAK
2.2. Webgunea
Zer pentsatzen dugu enpresa bati buruzko informazioa bilatu eta webgunerik ez duela ikusten dugunean?
- Webguneak informazioa bilatzeko modurik erabiliena dira.
- Erosketa gehienen aurretik, Interneten informazioa bilatzen dugu.
- Erakusleiho birtual bat dira (baina fisikoarekin konektatua).
- Garrantzitsua: itxura, erabiltzeko erraztasuna, funtzionaltasuna (informazio azkarra eta argia) eta eduki ona eta eguneratua.
Webgune on bat izateko, garrantzitsuena/oinarrizkoena da:
- Ez konplikatu: ahalik eta egitura errazena izan behar du.
- Ez izan berritzaileegia: erabiltzaileek gauzak “egon behar duten lekuan” egotea nahi dute.
- Eguneratu edukia sarritan.
- Eta kontuz disenatzailearena egiten duten informatikariekin, eta informatikariarena egiten duten diseinatzaileekin.
