Social Selling
2. TRESNAK
2.4. Twitter
Zer eskaintzen dit Twitterrek?
- Enpresaren eta bezeroen arteko komunikazio-kanal bat da.
- Lehen gutxik erabiltzen zuten, eliteak bakarrik, “modernoek”, baina orain 316 milioi kontu baino gehiago daude munduan.
- Tuenti zer zen ere ez dakiten eta Facebookek higuintzen dituen nerabeak barne: “Facebook?? NIRE AITAK ERABILTZEN DU ETA!!!”
- Beste enpresa batzuekin networkinga egiteko ere balio du, kolaboratzaileak aurkitzeko.
- Nire prentsa-agentzia da: informazio eguneratua eta interesatzen zaizkidan berriak ematen dizkit.
- Hasiberritan, lehiakideek zer dioten entzuteko eta zaintzeko erabil dezaket.

Lehen urratsak Twitterren
- Lehenik eta behin, profil bat sortu behar duzu, zu eta zure negozioa aurkezteko.
- “Elevator pitch” erako zerbait egin behar duzu, 160 karaktererekin bakarrik.
- Jarri zure argazkia eta/edo logotipoa, zure webgunerako estekak eta zure profilaren bio bat.
- Ahal bada, pertsonalizatu zure irudia.

Twitterreko erabiltzaileen hizkuntza
- @konektatu: kontaktuak eta profilak bilatzeko.
- #traola: gaiak taldekatzeko.
- URL laburgailua: gogoratu, 140 karaktere baino ez dauzkagu.
- Aipamenak: beste erabiltzaile batek aipatzen nauenean, @xxxxxxxx
- Zerrendak: informazioa antolatzeko eta denbora ongi erabiltzeko balio dute.
- Nire zerrendak edo “banpirizatzen” ditudanak
- Joerak: Twitterrek nire interesekoak izan daitezkeen profilak proposatuko dizkit.
- Timeline: txioak ordena kronologikoan jartzen ditu.
- Hootsuite eta Tweetdeck: nire txioak programatu eta erantzunak neurtu ditzaket.
Protokoloa
- BAI: birtxiokatu jarraitzaileak eta eskertu haien birtxioak.
- #ff (follow Friday) eta haren aipamenak.
- BAI: markatu faborito gisa beste txio batzuk.
- EZ erabili traol-hitz gehiegi.
- EZ izan zure jarraitzaile guztien jarraitzaile.
- BAI: izan zurekin harremanetan dagoenaren eta sektoreko liderren jarraitzaile.
- EZ erosi jarraitzailerik.
- EZ automatizatu eta programatu neurriz kanpo.
