Social Selling
2. TRESNAK
2.5. Facebook
Zergatik EZ dut erabiliko?
- “Ez dakit nire webgunean sartuko diren, baina badakit Facebooken sartuko direla” Jon Goikoetxea.
Jakina bada:
- Sare sozial “erraza” dela.
- Ongi erabiliko dudala.
- Funtzionatzen duela.
- Beste batzuk baino gehiago erabiltzen dela.
- Jendeak gero eta gehiago erabiltzen duela.
ZERGATIK EZ DUT ERABILIKO?

Zer ematen dit?
- Erabiltzaile gehien dituen sare soziala da.
- Interneteko erabiltzaileen % 84k Facebookeko profila dute.
- Tokiko erabiltzailea Facebooken dago.
- Hazten jarraitzen du, gero eta bezero gehiago erakartzen saiatzen baita.
- Erabiltzaile aktiboen % 50 baino gehiago egunero sartzen dira bertan.
- Tokiko 1,5 milioi negozio baino gehiago daude bertan.
- Enpresako orriak doakoak eta publikoak dira.
- Dena erosten ari dira: Instagram, WhatsApp…
- Iragarki segmentatuak dituzte enpresetarako.
Profila VS orria
- Pertsona bakarrarena da eta haren izena darama.
- Normalean, informazio pertsonala ematen du.
- Pertsona batek Facebooken dituen kontaktuak lagun gisa identifikatzen dira.
- Norbaiten lagun egiteko, lagun gisa gehitu behar duzu edo haren lagun izatea eskatu.
- Lagun-kopuru jakin bat bakarrik onartzen du.
- Gehienetan, profil bateko informazioa eta haren eguneratzeak pribatuak dira eta lagunak direnek bakarrik ikus ditzakete.
- Eguneratzeak profilaren jabearen izenarekin argitaratzen dira.
- Ezin hobea da, besteak beste, informazioa, eguneratzeak eta argazkiak lagunekin eta kontaktu zuzenekin partekatzeko.

Profila VS orria
- Jarraitzaileak dituen eta izen komertzial, artistiko edo publikoki ezaguna duen enpresa, instituzio, marka edo pertsona ospetsu batena da.
- Jarraitzaileek Facebookeko profila dute eta orria atsegin dutela adierazi dute.
- Orri baten jarraitzaile izateko, “Atsegin dut” botoian klik egin behar da.
- Jarraitzaileen edo orria atsegin duten pertsonen kopurua ez dago mugatuta.
- Oro har, eguneratzeak publikoak dira eta edonork ikus ditzake Facebooken, orriaren jarraitzaileak izan ala ez.
- Eguneratzeak orriaren izenarekin argitaratzen dira, eta ez sortzailearen edo administratzailearen izenarekin.
- Publizitate-tresna ezin hobea da eta
Facebooken erabiltzaile askorekin informazio publikoa partekatzeko balio
du.
Facebook eta dirua
- Pentsatu duzu inoiz nondik lortzen dituen irabaziak Facebookek?
- Argazkietatik? Beste hiri-kondaira bat (azal-garbitzaileak!!).
- Targetetik: “Targeta produktu edo zerbitzu baten hartzaileen segmentua da, eta irizpide demografikoen arabera zehazten da: adina, generoa eta aldagai sozioekonomikoak, besteak beste”.
- Laburbilduz: alta egin nuenean NIK Facebooki eman nizkion datuetatik.
- Eta erabil ditzake? BAI… ONARTZEN DUT sakatu nuen eta!!
![]()
Zer informazio emango dut?
- Zein diren nire produktu “izarrak”.
- Sariak, aintzatespenak, profesionalen ekitaldiak…
- Jarduera sozialak inguruetan: ekoizleen edo merkatarien elkarteak, lehiaketak….
- Nire sektorearekin edo eremu geografikoarekin lotutako albisteak (berritasunak, iragarkiak…).