Enpresa Digitalak

4. Negozio-ereduaren eskalagarritasuna

Negozio guztiek ez dute eskalagarriak izan beharrik. Baina negozio guztiak izan daitezke. 

Ikus dezagun zer den negozio bideragarri bat eta zer den negozio eskalagarri bat.


Negozio bideragarria

Modu iraunkorrean gastuak baino sarrera handiagoak sortzen dituen negozioa, proiektuaren atzean dagoen pertsona bere jardueratik soilik bizi ahal izateko.

  • Jarduera zerbitzuetakoa izan ohi da.
  • Zorpetze-maila txikia izan ohi da.
  • Hazkunde-abiadura txikia da.
  • Finantzaketa-beharrak txikiak izaten dira.
  • Xede-taldea nitxo txikitan segmentatuta dago.
  • Oreka-puntura azkar iristen da.


Negozio eskalagarria

Negozio eskalagarri baten definizio errazena hau da: sarreretan modu esponentzialean eta gastuetan modu geometrikoan haz daitekeen negozio bat.

Inbertsioa zenbat eta handiagoa izan, sarrerak ez dira modu proportzionalean haziko, baizik eta askoz bizkorrago.

Ohiko bi ezaugarri hauek ditu:

  1.  Bezero bakar batek sarrera errepikakorrak sortzen ditu.
  2. Azpiegiturak gero eta erabiltzaile gehiagori zerbitzua emateko ahalmena du, kostu handirik gabe.