Forma Juridikoak

6. LAN-SOZIETATEAK

  • Definizioa

Lan-sozietatea honako hau da: sozietate anonimoaren edo mugatuaren forma juridikoa izanik, kapital sozialaren gehiengoa lanaldi osoko edo partzialeko langile mugagabeen esku duen sozietatea.


Oinarrizko ezaugarriak

Oinarrizko ezaugarriei dagokienez, honako hauek azpimarra ditzakegu:

Irabazi-asmoa duen Merkataritza Sozietate bat da, eta erantzukizuna egindako ekarpenetara mugatzen da.

Kapital Sozietatea da.

Kapital Soziala

Lan-sozietate anonimo baten kapital sozialak ezin du 60.101,21 € baino txikiagoa izan, eta erabat harpidetuta eta gutxienez % 25 ordainduta egon behar du. Gainerakoa estatutuetan aurreikusitako moduan eta epeetan ordaindu beharko da.

Lan-sozietate mugatu batean, gutxieneko kapitala 3.005 € da, eta erabat harpidetuta eta ordainduta egon behar du.

Bazkide bakoitzak izan dezakeen kapital sozialaren gehieneko muga bat dago: kapital sozialaren heren bat, honako salbuespen hauekin:

  • Administrazio Publikoa (Estatua, Autonomia Erkidegoak, Tokiko Erakundeak).
  • Erakunderen batek partaidetza duen sozietate publikoa.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak.


Bazkide motak

  • Laneko bazkideak.
  • Bazkide orokorrak.

Legeak muga bat ezartzen du bazkide ez diren langile mugagabeak kontratatzeko:

  •  25 bazkide langile baino gutxiago dituen lan-sozietatea: bazkide langileek urtean egindako ordu guztien % 25, gehienez.
  •  25 bazkide langile baino gehiago dituen lan-sozietatea: bazkide langileek urtean lan egindako ordu guztien % 15, gehienez.

Lan-bazkideen akzioak eta sozietate-partaidetzak eskualdatzeko araubide berezia dago:

  • Librea langile mugagabeentzat eta bazkide langileentzat.
  • Gainerako kasuetan, lehentasun-ordena honi jarraitu behar zaio:
    • Bazkide ez diren langile mugagabeak.
    • Bazkide langileak.
    • Bazkide ez-langileak.
    • Aldi baterako langileak.
    • Sozietatea bera.
    • Sozietatetik kanpoko hirugarrena.
  • Nahitaezko eskualdaketa: bazkide langilearen lan-harremana azkentzen denean, akzioak edo sozietate-partaidetzak salmentan eskaintzera behartuta dago, lehentasunez eskuratzeko eskubidearen arabera.

Lan-sozietateak, aplikatu beharreko lege orokorretan ezarritako gainerako lege-erreserbez gain, Erreserba Funts Berezi bat ere izan behar du; hona hemen erreserba horren baldintzak:

  • Ekitaldi bakoitzeko irabazi likidoaren % 10az hornitu behar da.
  • Zerga-onurak izanez gero, % 25a aplikatu behar da.
  • Galerak konpentsatzea, eskura dauden bestelako erreserbak nahikoak ez direnean soilik.



Zerga-araubidea

Lan-sozietatearen kasuan, honako zerga-araubide hau aplikatzen da:

  • Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan (OEZ/EJDZ) salbuetsita arrazoi hauengatik:
    • Sozietatea eratzeagatik.
    • Kapitala handitzeagatik.
    • Lan-sozietate anonimoak lan-sozietate mugatu bihurtzeagatik.
    • Lehendik dauden lan-sozietate anonimoak egungo legera egokitzeagatik.

  • % 99ko hobaria OEZ/EJDZn:
    • Lan-sozietateko bazkide langileen gehiengoaren jatorri den aurreko enpresaren ondasunak eta eskubideak eskuratzeagatik.
    • Beste sozietate bat lan-sozietate anonimo edo lan-sozietate mugatu bihurtzeagatik.

  • % 90eko hobaria OEZ/EJDZn: jarduera ekonomikorako beharrezkoak diren aktibo finkoetan inbertitzeko maileguak eratzeagatik.

Bazkide langileak Gizarte Segurantzan sartzean honako arau hauek bete behar dira:

  • Araubide Orokorra prestazio guztiekin:
    • Administrazio-organoko kide diren bazkide langileak, kargua betetzeagatik ordainsaririk jasotzen ez dutenak.

  • Araubide Orokor parekatua (langabeziarik eta FOGASArik gabe)
    • Administrazio-organoko kide diren bazkide langileak, kontseilari izateagatik kobratzen dutenak.
    • Bazkide langile administratzaileak eta goi-zuzendaritzako harreman berezia dutenak.

  • Langile Autonomoen Araubide Berezia:
    • Honako elementu hauek betetzen dituzten bazkide langileak:
      • Beste bazkide batzuekin bigarren mailara arteko ahaidetasun-harremana izatea odolkidetasunagatik, ezkontza-ahaidetasunagatik edo adopzioagatik, edo ezkontza-harremana izatea.
      • Kapital sozialean gutxienez % 50eko partaidetza izatea.
      •  Familia-unitate berean elkarrekin bizitzea.