Forma Juridikoak

7. ENPRESABURU INDIBIDUALAREN/AUTONOMOAREN AZTERKETA BEREZIA


Definizioa eta ezaugarri orokorrak

Enpresaburua da enpresa-jarduera bat bere izenean egiten duena (merkataritza, industria, zerbitzuak...), jarduera ohikoa izanik eta ez noizbehinkakoa. Horrek ez du esan nahi jarduera zikliko edo noizbehinkakoak enpresa-jarduera izan ez daitezkeenik: Gabonetako saskiak egitea eta saltzea, adibidez.

Merkataritza Kodearen 1. art.: “Merkataritzan ohikotasunez dihardutenak, horretarako lege-gaitasuna izanda.”

Jarduera garatzean, enpresaburu izateko, ez da beharrezkoa besteren konturako langileak kontratatzea. Zentzu horretan, enpresaburu da norberaren lana soilik baliatzen duena.


Enpresaburu bihurtzea eta izaera hori frogatzea

Oro har, edozein pertsona izan daiteke enpresaburu, adin nagusikoa bada eta bere ondasunak askatasunez erabil baditzake. Enpresaburu izateko ez da beharrezkoa titulazio akademiko edo profesional jakin bat izatea. Salbuespenezko kasu batzuetan baino ez da eskatzen da, legez, gaitutako titulu bat izatea. Adibidez, farmaziak.

Pertsona enpresaburu bihurtzen da, eta normalean jarduera jakin batean aritzen da, merkataritzan, industrian edo zerbitzuetan.

Enpresaburu norbera bihurtzen da, ezin da oinordekotza bidez eskuratu enpresaburu izaera. Enpresaburuaren izaera profesionala ezin da eskualdatu: subjektu berean hasi eta amaitzen da. Merkataritza-establezimendu bat intervivos edo mortis causa eskura daiteke; baina ondasun eta eskubide horiek eskuratzeak ez dio eskuratzaileari merkataritzako enpresaburu izaera ematen. Pertsona horrek merkataritza-jarduera bat benetan gauzatu behar du.

 

Jarduera

Edozein jarduera ekonomiko, dela komertziala, dela industriala, dela profesionala, baliabideen erabateko autonomia izanik eta kudeaketa kontrolatuta.

Nor izan daiteke autonomo?

Langile autonomo indibiduala izateko, adinez nagusia izan behar da eta nork bere ondasunak libreki baliatzeko moduan izan behar ditu. Halaber, bigarren mailako ahaidetasuna duten eta familiaren etxean bizi diren senideak kontratatzen badira, egungo araudiaren arabera, horrek esan nahi du ezin direla araubide orokorrean egon, baizik eta autonomo gisa alta eman behar dutela.

Alde onak

  • Negozio txikietarako enpresa mota egokia da.
  • Gestio eta izapide gutxiago eskatzen dira jarduerari ekiteko.
  • Jarduerari ekitea merkeagoa izan daiteke.


Alde txarrak

  • Jardueraren lanbide-jardunean, jabeak edo pertsona fisikoak kontrolatzen du, erabat, enpresa-jarduera, enpresaren gestioak pertsonalki zuzentzen ditu eta enpresak hirugarrenen aurrean hartutako zorren erantzule da bere ondasun guztiekin.
  • Arrisku pertsonal handia zorren erantzukizunari dagokionez.
  • Ez dago alderik enpresa-ondarearen eta ondare zibilaren artean.


Ondorioak

Enpresa-jarduera bati ekiteko modu guztien artetik errazena eta merkeena da, eta zure aukera izango da honako kasu hauetan:

  • Edozein jarduera egitean, negozioa zuzenean kontrolatu nahi baduzu. • Gestioak maila pertsonalean egin nahi badituzu.
  • Proiektua abian jartzeko gaitasun ekonomiko nahikoa baldin baduzu.
  • Erantzukizuna zuk zeuk bakarrik hartuko duzunean zeure gain.


Aplikatu beharreko legeria

20/2007 Legea, Lan autonomoaren Estatuari buruzkoa: lege hori onartu zen arte, langile autonomoari aplikatu beharreko arau guztiak sakabanatuta zeuden. Hobekuntza nabarmena da, eta langile autonomoen eta gainerako langileen arteko aldeak murrizteko balio du. Antolamendu berrian, kolektibo horren hainbat aldarrikapen historiko aintzat hartzen dira eta, neurri batean, babesgabetasun-arazoak konpondu ere bai. Oro har, argi eta garbi zehazten dira autonomoaren figura eta haren eskubideak eta zereginak. Alderdi aipagarrienen artean, lan-arriskuen prebentzioa arautzen da eta langile horientzako berme ekonomikoak ezartzen dira. Alegia, autonomoen bajen prestazioak hobetzen dira eta, gainera, langabezia kobratu ahal izango dute jarduera uzten dutenean; halaber, jarduera toxiko edo arriskutsuekin lotutako langileei aurretiko erretiroa hartzeko aukera emango zaie. Era berean, kontratazioaren arloa ere zabaldu da, eta autonomoek 30 urtetik beherako seme-alabak kontratatu ahal izango dituzte. Aldi berean, azkenik, mendeko autonomoen egoera arautu da (gerora, otsailaren 23ko 197/2009 Errege Dekretuaren bitartez garatu zen).


Definizioa

Lan Autonomoaren Estatutua pertsona fisikoei zuzenduta dago, baldin eta pertsona horiek modu pertsonalean, zuzenean, beren kontura eta beste pertsona baten antolakuntzako eta zuzendaritzako eremutik kanpo jarduera ekonomiko edo profesional bat irabazi-asmoz egiten badute Era berean, senitartekoek egin ohi dituzten lanak ere sartzen dira, besteren kontura kontratatuta ez badaude. Halaber, ez da beharrezkoa autonomoak besteren konturako langileak kontratatuta izatea.


Aplikazio-eremua

1. Sozietate erregular kolektiboetako eta sozietate komanditarioetako bazkide industrialak.

2. Ondasun-erkidegoetako erkideak eta sozietate zibil irregularretako bazkideak, salbu eta haien jarduera elkarrekin jarritako ondasunak administratzera mugatzen bada.

3. Kontseilari edo administratzaile kargua betetzeak dakartzan zuzendaritzako eta gerentziako eginkizunak betetzen dituztenak, edo merkataritza-sozietate kapitalista baterako beste zerbitzu batzuk ematen dituztenak, irabazi-asmoz eta ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean, betiere sozietatearen kontrol eraginkorra, zuzena edo zeharkakoa dutenean.

4. Ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak.

5. 4/2000 Lege Organikoan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten langile autonomo atzerritarrak.

 

Araudi berrian jasotako puntu garrantzitsuenak

1. Langile autonomoaren figura definitu da.

2. Langile autonomoen eskubideen eta betebeharren katalogoa osatu da.

3. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak arautu dira.

4. Berme ekonomikoak ezarri dira langile autonomoarentzat.

5. Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren lanbide-araubidea arautu da.

6. Langile autonomoarekin bizi diren 30 urtetik beherako seme-alabak kontratatzeko aukera ezarri da.

7. Autonomo gisa lanean hasten diren 30 urtera arteko gazteen eta 35 urtera arteko emakumeen Gizarte Segurantzako kotizazioaren hobariak handitu egin dira, egungo % 25etik % 30era, eta 24 hilabetetik 30era.

 

Araudi azpimarragarria (aipatutako 20/2007 Legeaz gain)

32/2010 Legea, abuztuaren 5ekoa, langile autonomoak jarduera utzi ostean babestekoa:

Aplikazio-eremu subjektiboa (2. artikulua).

  • LAABaren eraginpeko langile autonomoak, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen ondoriozko kontingentziei emandako babesa estalita dutenak. Zer prestazio barne hartzen dituen (3. artikulua)
  • Jarduera uzteagatiko prestazio ekonomikoa
  • Langile autonomoaren kontingentzia arruntengatiko Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzea.
  • Lanbide-prestakuntzako eta -orientaziorako neurriak


Prestazioak jasotzeko baldintzak (4. artikulua)

  • Alta egoeran afiliatuta egotea eta lanbide-kontingentziak estalita izatea.
  • Jarduera uzteagatiko gutxieneko kotizazioaldia beteta izatea (12 hilabete).
  • Jarduera uztearen legezko egoeran egotea (5. artikulua).