Forma Juridikoak

8. AUTONOMO IZATEKO LEHEN URRATSAK

8.2. Lan-arloko izapideak

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA

Autonomoen Araubideko afiliazioa eta alta:

Gizarte Segurantzako araubide berezi hori nahitaezkoa norberaren konturako langileentzat eta merkataritza-sozietateetako bazkide langileentzat, eta, kasuen arabera, araubide horretan edo Orokorrean hartu behar dute alta.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: NAN elektronikoa edo ez-elektronikoa –Diruzaintzak emandako gakoak izanez gero–, telefono mugikorraren zenbakia, kontu korrontearen IBANa eta egingo den jardueraren EJSN zenbakia. EJZtik EJSNra aldatzeko bihurgailu ugari daude, eta Gizarte Segurantzak berak honako hau gomendatzen du: https://www.iberaval.es/conversor/

Epea: Jarduerari ekin baino lehen (gehienez ere 60 egun lehenago). Urtean zehar hainbat alta eta baja har daitezke araubidean. LAABko lehen altak alta hartzen den egunetik hasita eragiten ditu ondorioak; laugarren altatik aurrera, berriz, hilaren lehenengo egunean. Araubideko bajei dagokienez, urtean gehienez hiru baja badira, baja gertatzen den egunetik hasita eragingo dituzte ondorioak; gainerakoen kasuan, berriz, baja hartu den hileko azken egunetik aurrera.

Tokia: Internet http://www.seg-social.es/wps/portal/wss/internet/Inicio

 

Patronal-zenbakia eskatzea

Besteren konturako langile gisa norbait kontratatzen denean bakarrik egin behar da.

Horrela, bada, enpresa Gizarte Segurantzan erregistratzen da, eta horrek kotizazio-kontu nagusiaren kodea esleitzen dio enpresaburuari.

Erregistro hori bakarra izango da, eta enpresaren titular den pertsona fisiko edo juridikoaren bizitza osorako balioko du.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: enpresak erregistratzeko inprimakia –hiru aletan–, titularraren IFZ edo eratze-eskrituraren kopia, lan-istripuen mutualitateko edo elkarteko kontratua –enpresaren lan-sektorea aipatuta–, kontratatutako langilearen altaren inprimakia eta EJZn alta emateko inprimakia.

Epea: Pertsonak jarduerari ekin baino lehen

Tokia: enpresaren helbideari dagokion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.

 

Lantokia irekitzearen jakinarazpena

Lantoki berri bat irekitzen duten enpresek edo aldaketa, handitze edo eraldaketa garrantzitsuak egin ondoren jarduerari berriro ekiten dioten enpresek egin behar dute.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:  eredu ofiziala, lau aletan, enpresaren datuekin, lantokiaren datuekin, plantillaren datuekin, egiten den jardueraren datuekin.

Epea: jarduerari ekin edo berrekin ondoko segidako 30 egun.

Tokia: Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietako Probintzia Zuzendaritza.

 

Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana ezartzea

Besteren konturako langileak izan behar diren guztietan, nahitaezkoa da; bestela, ez da derrigorrezkoa. Egia da, hala ere, jarduera jakin batzuek arriskua ekar diezaioketela jarduera horiek egiten dituenari, eta kasu horietan ere eskatzen dela, bai legearen aldetik, bai, askotan, zerbitzuak kontratatuko dituzten beste enpresa edo erakunde batzuen aldetik.

Langileen ordutegien erregistroa

Besteren konturako langileak izanez gero, horien ordutegiak kontrolatu behar dira, eta ordutegien erregistroa zentroan gorde behar da bost urtez.

Erregistratzeko modua askatasunez aukera daiteke, eta paperean ere egin daiteke, baina askoz ere erosoagoa da erregistroa modu informatizatuan eramatea. Doako aplikazio ugari daude lan hori errazteko.

Kotizazioa: autonomoen kuota aurrez hautatutako oinarri baten arabera kalkulatzen da, eta kotizazio-ehuneko bat aplikatzen zaio. Zenbateko horiek urtez urte aldatzen eta eguneratzen dira. 2020an indarrean dauden oinarriak honako hauek dira:

••  Gutxieneko oinarria: 944,40 €/hil.

••  Gehieneko oinarria: 4.070,10€/hil.

 

Epea: Jakinarazpena jarduerari ekin baino lehen, gehienez ere 60 egun lehenago. LAABn bajak eskatzeko, autonomoak 3 egun izango ditu Gizarte Segurantzan baja hartzeko, EJZn jarduera bertan behera uzten den egunetik hasita.

Tokia: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritza edo dagozkion administrazioetan.



JARDUERA PROFESIONALA GIZARTE SEGURANTZAN ERREGISTRATZEA

Zer da?

Jarduera profesionala Gizarte Segurantzan erregistratzea aldez aurretik nahitaez bete beharreko baldintza da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari atxikitako pertsonak kontratatu behar dituzten autonomo guztientzat. Gizarte Segurantzak kotizazio-kontuaren kode bat esleituko dio autonomoari –patronalaren zenbakia–, eta Espainiako lurralde osorako balio du.

Autonomoaren erregistroa baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoen bitartez egin ahal izango da. RED sistema erabiltzera behartuta daude murrizketak, hobariak edo Gizarte Segurantzaren bestelako onurak dituzten jarduera profesionalak.

 

Dokumentuak

Eskaera-eredu ofiziala.

NANaren fotokopia.

EJZko altaren jatorrizko alea eta kopia.

LAABko altaren jatorrizko alea eta kopia.

Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak GSINren edo Mutuaren bidez estaltzeko aukera

 

Epea: Jarduerari ekin baino lehen

Tokia: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritza edo dagozkion administrazioetan




KONTRATATUTAKO LANGILEEN AFILIAZIOA ETA ALTA

Zer da?

Jarduera bati ekin nahi dion eta horretarako langileak kontratatu behar dituen autonomoak Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean erregistratzeko eskaera egin beharko du, eta langile bakoitzari afiliazioa egin eta alta eman beharko dio. Afiliazioarekin identifikazio-zenbaki iraunkor bat esleitzen da, langilearen lan-bizitza osorako balio duena. Autonomoa bere langile guztien alta eta baja eskatzera eta datu-aldaketak jakinaraztera behartuta dago.

Dokumentuak

  • Afiliazioa:
    • Eskaera-eredu ofiziala (langile bakoitzeko eskaera bat bete behar da)
    • Langile bakoitzaren NANaren fotokopia.

  • Langilearen alta jakinaraztea:
    • Altak jakinarazteko eredu ofiziala, autonomoak sinatuta.
    • Afiliazio-dokumentuaren fotokopia

Epea:

Alta: lan-harremana hasi baino lehen, gehienez ere 60 egun lehenago.

Baja-eskaera: 6 egun natural, lan-jarduera amaitzen denetik.

Datuen aldaketa: 6 egun natural.

Tokia: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritza edo dagozkion administrazioetan, edo RED Sistemaren bitartez.



LANEKO PROBINTZIA ORDEZKARITZA

LANTOKIA IREKITZEAREN EDO ERALDATZEAREN JAKINARAZPENA


Zer da?

Lantoki bat ireki aurretik, honako baldintza hauek bete behar dira: autonomoa behartuta dago lan-agintaritzari jakinaraztera jarduera egingo duen lantokia irekiko dela; era berean, jarduerari berrekingo diola ere jakinarazi beharko dio, eraldaketa esanguratsuren bat egin ondoren.

Nork izapidetu behar du?

Lantoki berri bat irekitzen duten edo aldaketa, handitze edo eraldaketa garrantzitsuak egin ondoren jarduerari berriro ekiten dioten autonomoek egin behar dute.

Kontratatutako langilerik ez duten langile autonomoak baino ez daude betebehar horretatik salbuetsita.

Dokumentuak

Dagokion eredu ofiziala, datu hauek jasota:

  • Jardueraren datuak:
    • Izena edo sozietatearen izena, helbidea, udalerria, probintzia, posta-kodea eta telefono-zenbakia.
    • Identifikazioa, NANa edo IFZ, eta, atzerritarra edo errefuxiatua bada, pasaportea edo horren ordezko dokumentua.
    • Sortu berria den edo lehendik bazegoen.
    • Jarduera ekonomikoa.
    • Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen erakunde kudeatzailea edo laguntzailea.

  • Lantokiaren datuak:
    • Izena, helbidea, udalerria, probintzia, posta-kodea eta telefonoa, eta lantokiaren kokapena argi eta argi zehaztu beharko da.
    • Gizarte Segurantzako erregistro-zenbakia, zentro mota, jakinarazpena eragin duen arrazoia eta jardueraren hasiera-data.
    • Lantokian lanean ari diren langileen guztizko kopurua, sexuaren arabera banatuta.
    • Laneko segurtasun- eta osasun-plana, eraikuntza-obretan hala eskatzen denean.
    • Proiektu teknikoa eta jardueraren ezaugarriak deskribatzen dituen memoria, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen kasuan.

  • Lantokiko produkzioari eta/edo biltegiratzeari buruzko datuak:
    • Instalatutako potentzia, instalatutako makinen eta aparatuen zehaztapena, prebentzio-zerbitzuak.

Epea: lantokia ireki edo jarduerari berriro ekin eta hurrengo 30 buruan.

Tokia: Laneko Probintzia Ordezkaritza