Lan-kontratua

2. Eranskinak

1. ERANSKINA:

KONTRATUA AMAITZEN DENEAN…

  • Likidazioa

Lan-harremana amaitzean enpresak langileari eman behar dion ordainagiria da.

Bertan, aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalak agertuko dira, bai eta soldata, atzerapenak eta beste kontzeptu batzuengatik zor diren zenbatekoak ere.


  • Kaleratzearen kalte-ordaina

Aldi baterako kontratua amaitzean enpresak langileari ordaindu behar dion zenbatekoa da (egun-kopurua lan egindako urte bakoitzeko); zenbait kontratu-motatan eta kaleratzetan ez dago halakorik.

  • Kitapena

Enpresaburuaren eta langilearen arteko lan-harremana amaitutzat ematen duen dokumentua da, eta likidazioaren eta kalte-ordainaren batura jasotzen da bertan.





2. ERANSKINA:

AUTONOMOEK SENITARTEKOAK KONTRATATZEA

Autonomo batek kontratatu ditzake senitartekoak?

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen ekainaren 20ko 1/94 Legegintzako Errege Dekretuaren 7.2 artikuluaren arabera: “ Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek ez dira besteren konturako langiletzat hartuko, kontrako frogarik ezean: enpresaburuaren ezkontidea, ondorengoak, aurrekoak eta gainerako ahaideak, bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasunagatik edo ezkontza-ahaidetasunagatik, eta, hala badagokio, adopzioagatik, enpresaburuaren lantokian edo lantokietan lan egiten dutenak, haren bizikideak badira eta haren ardurapean badaude“.

Hala ere, Langile Autonomoaren Estatutuak (uztailaren 11ko 20/2007 Legea) honela dio hamargarren xedapen gehigarrian:

“Langile autonomoek besteren konturako langile gisa kontratatu ahal izango dituzte hogeita hamar urtetik beherako seme-alabak, haiekin bizi badira ere". Kasu horretan, kontratatutako ahaideen babes-eremutik kanpo geratuko da langabeziagatiko estaldura.

Gauza bera aplikatuko zaie 30 urtetik gora izan arren laneratzeko zailtasun bereziak dituzten seme-alabei. Ondorio horietarako, laneratzeko zailtasun bereziak daudela joko da langilea honako talde hauetako batean dagoenean:

  • Garun-paralisia, gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna duten pertsonak, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua dutenak.
  • Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonak, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua dutenak.