Lan-kontratuen tipologia

1. SARRERA

Logo Apnabi

1.1 LAN-KONTRATUEN SAILKAPENA

Lan kontratuak hainbat irizpideren arabera sailkatu daitezke:

  • Iraupenaren arabera:
    • Mugagabeak
    • Aldi baterakoak

  • Lanaldiaren arabera:
    • Lanaldi osokoak
    • Lanaldi partzialekoak

  • Helburuaren arabera:
    • Arruntak
    • Enplegua sustatzekoak
    • Prestakuntza-helburua dutenak

  • Lan-harreman motaren arabera:
    • Lan-harreman arrunta ezartzen dutenak
    • Lan-harreman berezia ezartzen dutenak

  • Aplikazio-eremu subjektiboaren arabera:
    • Orokorra
    • Zehatza: kolektibo espezifikoentzat

  • Laguntza edo pizgarriak ematearen arabera:
    • Pizgarririk gabeak
    • Pizgarria dutenak


1.2 EREDUZKO LAN-KONTRATUA

Aipatutako irizpideak elkarren artean konbina daitezke, eta kontratu mota desberdinak sortu.

Langileen Estatututik ondorioztatzen denez, ereduzko lan-kontratua lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe arrunta izango litzateke.

Langileen Estatutuaren lehen kapituluko 4. atalean (“Lan-kontratu motak”), kontratu mota hauek arautzen dira:

  • Lan komuna eta taldekako kontratua (10. art.)
  • Heziketa-kontratuak (11. art.)
  • Lanaldi partzialeko lan-kontratuak eta txanda-kontratuak (12. art.)
  • Etxean lan egiteko lan-kontratua (13. art.)

Langileen Estatutuaren 15. artikuluan beste kontratu mota batzuk arautzen dira, baina kontratuaren iraupenaren arabera; beraz, kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak edo iraupen mugatukoak bereizten ditu.

Langileen Estatutuaren 17. artikuluak eta beste arau batzuek talde jakin batzuen kontratazioa orientatu eta sustatzen dute ofizialki, hainbat neurriren bidez: dirulaguntzak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobariak... Kasu horretan, kontratuak baldintza jakin batzuk bete behar ditu.