Lan-kontratuen tipologia
2. IRAUPEN MUGAGABEKO KONTRATUAK
2.1 KONTRATU MUGAGABE ARRUNTAREN KONTZEPTUA
Aldeek ituntzen dute, prestazioak denboran mugarik gabe luzatu daitezen.
Kontratuaren denborazko mugarik ez ezartzea langileak enpleguan egonkortasuna izatearen bermetzat jotzen da gure zuzenbidean, eta horregatik du legegileak horrelako kontratuen aldeko jarrera eta iraupen mugatuko kontratuaren onarpena ere murritzagoa da.
2.2 FORMALIZAZIOA, IRAUPENA ETA LANALDIA
Lan-kontratua ahozkoa edo idatzitakoa izan daiteke.
Enplegu Zerbitzu Publikoari jakinaraziko zaio, hitzartu eta segidako hamar egunen buruan.

2.3 BESTE EZAUGARRI BATZUK
Langileak kontratatzeko modalitatea edozein izanda ere, langile finkotzat hartuko dira probaldirako legez ezarritako epearen berdina igaro ondoren Gizarte Segurantzan alta eman ez zaien langileak.
Lege-iruzurrez egindako aldi baterako kontratuak mugagabetzat joko dira.
Lan-harremana bidegabetzat aitortu edo deklaratutako kaleratzearen ondorioz iraungitzen bada, langileak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du. Kalte-ordain hori zerbitzuan emandako urte bakoitzeko 33 egunekoa izango da, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere 24 hilabetetan. Otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik formalizatutako kontratuaren kasuan, bidegabeko kaleratzea bada honela kalkulatuko da: 45 eguneko soldata zerbitzuak ematen igarotako urte bakoitzeko, arau hori indarrean jartzeko egunaren aurreko denboran, eta zerbitzuak ematen igarotako urte bakoitzeko 33 eguneko soldata, indarrean jartzeko egunaren ondoko aldian. Kalte-ordainaren zenbatekoa ezin izango da 720 eguneko soldata baino handiagoa izan, betiere 3/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurreko aldiari dagokion kalte-ordainaren kalkulua eginda egun gehiago ateratzen ez badira; kasu horretan, egun kopuru hori aplikatuko da gehieneko zenbatekotzat, eta zenbateko horrek ezin izango du 42 hileko kuota baino handiagoa izan.

2.4 ARAUDIA
- 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena (martxoaren 29ko BOE), eta uztailaren 9ko 12/2001 Legearen bitartez aldatu zena (uztailaren 10ekko BOE).
- 1424/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa. (otsailaren 19ko BOE)
- 3/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 10ekoa (otsailaren 11ko BOE)

2.5 KONTRATUEN HOBARIAK