ARRISKUAK ETA PREBENTZIO-NEURRIAK

1. LAN ARRISKUAK

1.4. SUA

Logo Apnabi
  1. SARRERA

Sutea edozein lantokitan dagoen arrisku nagusietako bat da, eta ezaugarri hauek ditu:

  1. Ezin da guztiz sahiestu
  2. Bere jatorrian egin behar zaio aurre
  3. Horren prebentzioa, aurre egitea eta ebakuazioa planifikatu behar dira
  4. Langileek behar bezala ikasita egon behar dute

Lan Arriskuen Prebentziorako 31/95 Legearen 14., 19. eta  20. artikuluek ezartzen dutenez, langile bakoitzak prebentzio-arloan prestakuntza teoriko eta praktiko egoki bat jasotzen duela bermatu behar du enpresariak.

 2.     SUAREN TEKNOLOGIA

2.1.  DEFINIZIOA

 

Sua prozesu fisiko-kimiko exotermikoa da, beroa eta argia jaulkitzen dituena; erregaiaren, beroaren eta oxigenoaren konbinaketaren emaitza da.  Lau baldintza horiek hauek dira: 

ERREGAIA: Aktibazio-energia ematen zaionean, orokorrean bero-forman, erregarriaren aurrean su hartzen duen edozein solido, likido edo gas.

ERREGARRIA: Eragile oxidatzailea da, horren aurrean erregaiak su har dezake. Oxigenoa da erregarri nagusia.

BEROA (AKTIBATZE ENERGIA): Tenperatura igotzea.

KATE ERREAKZIOA: Erregaiaren molekula batzuetatik besteetara transmititzen den beroa, suaren autoelikadura sortzen duena.

 

2.2.  SUAREN PROPAGAZIOA

Suaren propagazioa beroa gorputz batetik bestera transmititzearen ondorio zuzena da. Sua hiru mekanismo hauetako edozeinengatik propaga daiteke, edo horien arteko konbinazioz

KONDUKZIO

Bi gorputzen arteko zuzeneko

kontaktua

 

Ziri Metalikoa

KONBEKZIO

Mugitzen den airearen bidez

Eskailera-

zuloa

ERRADIAZIOA

Uhin elektromagnetikoen  bidez

Eguzkia

2.2.1.                  ERREKUNTZAREN PRODUKTUAK

 

  1. GASAK

 

Suteetan bizitzak galtzearen kausa nagusia gasa eta ke beroa arnastea da, toxikoak baitira, eta oxigeno eskasekoak. Suteetan zehar eta ondoren dauden gas-kantitatea eta mota, neurri handi batean, erretako materialaren konposizio kimikoaren, dagoen oxigeno-kantitatearen eta tenperaturaren arabera aldatzen dira.

Gas toxikoek eta keak pertsonengan duten eragina hauen araberakoa izango da: horien eraginpean dauden denbora, aireko gas-kontzentrazioa eta pertsonaren  egoera fisikoa. Baldintza horiek sutea bera dela bide aldatzen dira; izan ere,  arnas erritmoa bizkortu egiten da nerbio-tentsioa, beroa, esfortzua eta gehiegizko anhidrido karbonikoa direla-eta.  Sortzen diren gasak ez dira inoiz bakarrik egoten, eta horien nahasketa toxikoagoa da zein bere aldetik dena baino. Gasik ohiko eta toxikoenak karbono monoxidoa eta anhidrido karbonikoa dira, fosgenoa, amoniakoa, azido klorhidrikoa, hidrogeno sulfuroa, eta beste batzuez gain

  1. SUGARRAK

 

Tenperatura-igoera batek sortutako erradiazio termikoek, uhin-luzera jakin batera heltzean, sugarra izena duen argi fenomeno bat sortzen dute. Sugarraren zatirik gorenean biltzen dira bero-kantitaterik handiena eta oxigeno-kontsumorik handiena. Erredurak sugarrekiko zuzeneko kontaktuaren edo horiek irradiatzen duten beroaren ondorio izan daitezke. 

  1. KEA

 

Kea errekuntzak jaulkitzen dituen airez garraiatutako gas eta partikula solido eta likidoen nahasketa bat da. Kearen arriskua, dituen gasek sortutako eragin toxikoez gain, hartzen duen beroa da, eta iluntasun-efektua, pertsonak bakartu egin baititzake,

irteerak ezin aurkitu dituztelako, eta izua sentiarazten dielako.  Keak handitu egiten dira errekuntza osatugabea, hezetasuna, eta erretzen ari diren material motak direla-eta. 

  1. BEROA

 

Beroa suaren propagazioaren arrazoi nagusia da. Sute bateko beroaren eraginpean egoteak distantziarekiko eta beroaren tenperaturarekiko zuzeneko proportzioan eragiten die pertsonei. Sute bateko beroaren eraginpean egotearen arriskuak lesio txikietatik heriotzaraino joan daitezke. Aire beroaren eraginpean goteak bihotz-pultsua areagotzen du, eta deshidratazioa, nekea, arnasbideen buxadura eta erredurak sortzen ditu.

2.2.2.                  SUAREN SAILKAPENA

 

SU

MOTAK

ERREGAI MOTA

A

 

SOLIDOAK: zura, papera, kartoia, trapuak... (Txingarrak)

B

 

LIKIDOAK: gasolina, olioa, koipeak, pinturak, bernizak...

C

 

GASAK: propanoa, butanoa, metanoa, hiri-gasa, azetilenoa...

D

 

METALAK: magnesioa, titanioa, sodioa, potasioa...

E

 

ELEKTRIKOAK

 

 3.     SU ITZALGAILUAK

Errekuntza gelditzeko aukera ematen dutenak dira:

 

3.1.  ITZALTZE ERAGAILUAK

 

Su itzalgailuetan dauden produktuak, sua itzaltzea dute helburu eta moa ezberdinetako daude su moteraren araberakoak.

 

3.2.  SU ITZALGAILUAK

 

Hemen aditzera zer nolako forma eta egitura duten su iztalgailuak eta nola erabili behar diren

1. . Gorputza

2. Manometroa

3. Helduleku finkoa

4. Palanka

5. Zigilua

6. Larakoa

7. Makua

8. Itzalgailu mota

9. Berriskuspen ziurtagiria

 

 4.     KAUSA POSIBLEAK ETA SUTEEN PREBENTZIAO APNABIn

4.1  GARBITASUNA ETA ANTOLAKETA EZEGOKIA

 

Ordena eta garbitasuna funtsezko elementuak dira suteak prebenitzeko; izan ere

  1.  Material erregaien karga txikiagoa dago sua elikatzeko..
  2. Sute bat sortzeko puntu egokien kopurua txikiagotu egiten du: hauts- eta ilaun-metaketak, erregai likido eta sukoien isurketak eta zipriztinak, etab.
  3. Erregai kopuru txikiagoa dagoenez, sutea propagatzea eragozten da.
  4. Berezko ignizioa sortzeko aukerak gutxitzen dira.
  5. Suteetara erraz eta seguru iristea ahalbidetzen du.

 

  

4.2.  KAUSA ELEKTRIKOAK

 

  1. Zirkuitulaburrak kable higatuak, entxufe hautsiak... direla eta.
  2. Linea kargatuak, berotu egiten direnak instalatutako kapazitate elektrikoa kontuan izan gabe tresna elektriko gehiegi konektatuta egoteagatik, eta/edo lineetan deribazio ugari egoteagatik (ordenagailu-gelak).
  3. Ekipamendu elektrikoen mantentze-lan txarra.

 

  

4.3.  LIKIDO SUKOIAK ETA ERREGAIAK

 

Likido sukoien manipulazioa, horien ezaugarriak ez ezagutzea, eta egoera ezegokietan biltegiratzea sute-kausa izan daitezke, jaulkitako lurrinek azkar su har dezaketelako bero-iturriak hurbil egoteagatik.

4.4.  MARRUSKADURA

 

Makinen zati higikorrek beroa sortzen dute marruskadura edo igurzpenagatik. Lubrifikazioa kontrolatzen ez denean, sortutako beroak suteak sor ditzake. Kojineteak, uhalak eta esmerilatzeko, zulatzeko, lixatzeko indar-tresnak, eta makinen lerrokatu gabeko zatiak sute-kausak dira.

4.5.  JATORRI MEKANIKOKO TXNPARTAK

 

Material burdintsuak beste material batzuekin kolpatzen direnean, inpaktua eta marruskadura direla-eta, goritu arte berotzen diren metalezko partikula oso txikiak dira. Txinpart horiek, eskuarki, sute bat hasteko adina bero izaten dute