PREBENTZIOARI SARRERA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
4. LAN ISTRIPU ETA GAIXOTASUNAK
4.2. GAIXOTASUN PROFESINALAK

1994/1 Errege Dekretu Legegilearen 116. artikuluak definizio hau ematen digu: “Gaixotasun profesionala zera da: Lege hau garatzeko eta praktikan jartzeko arauetan aipatzen diren eta veste batentzat egiten diren lanbide edo zereginen ondorioz sortzen dena, beti ere zerrenda horretan gaixotasun profesional bakoitzarekin erlazionatuta agertzen diren gai edo baldintzen eraginez
sortzen dena.” Oraingo gaixotasun profesionalen zerrenda 2007ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, 2006/1299 Errege Dekretuak onartuta. 1978/1995 Errege Dekretuaren ordezkoa da.
Beraz, gaixotasun bat profesionala izateko bi baldintza behar dira:
1. Zerrendan agertzen diren gaiek edo baldintzek sortutakoa izatea.
2. Lanbidea edo zeregina agintariek onartzen duten zerrendan
agertzea.Hau da: zerrenda ofizialean agertzen den gaixotasuna ez da profesional izango zerrendan agertzen ez den lanbide edo zeregin baten ondorioz sortzen bada. Hala ere, oraingo zerrendak zehatz-mehatz aipatzen ez diren lanbideak edo zereginak onartzeko zirrikitua uzten du, gaixotasuna sortzen duten lanbiderik garrantzitsuenak aipatzen dituela esaten baitu.
Prebentzioaren ikuspuntutik, berriz, laneko gaixotasuna lanaksortutako edozein gaixotasuna litzateke, eta baita lanaren ondorioz okerrera egin dezakeena ere