Social Selling

Site: Elearning Campus To Business
Course: Enpresa-kudeaketa
Book: Social Selling
Printed by: Guest user
Date: Sunday, 3 May 2026, 5:11 PM

1. INTERNET ETA SARE SOZIALAK ETE-ETAN

Internet eta sare sozialak oso eragin handia izaten ari dira ETEen enpresa-kudeaketan. Hala ere, batzuetan honelako esaldiak ikusten dira:

    • “Teknologiak eta enpresa txiki eta ertainek ez dute oso bikote ona egiten: oinarrizkoena bakarrik daukate, ordenagailua, mugikorra, Internet...”
    • “Bilakaera-prozesu logiko bat gertatzen ari da enpresak online munduan txertatzeko, baina... prozesua motela da eta ez oso eraginkorra” - Emprendedores aldizkaria.


Hala ere, digitalizazioa offline zegoena online jartzea dela pentsatzea akats handia da. Izan ere, online bezeroaren portaera eta offline bezeroarena desberdinak dira.

  • Zergatik egon behar dut Interneten? Zure enpresaz ezer kontatzen ez baduzu, inork ez du haren berri izango.
  • Zergatik egon behar du nire negozioak Interneten? Datuak, datuak, datuak.
  • Gogoratzen du inork nola ziren Orrialde Horiak? Googlek ordezkatu ditu. Egunean 24 orduz irekita, urtean 356 egunez.
  • Erakusleihoa, ez agertokia! Nire negozioa mundura zabaltzen da. “Lehiakideak bertan badaude, agian nik ere egon beharko nuke.”



Laburbilduz:

Internet eta sare sozialak…

  • Aukera bat dira, baina ez iraultza.
  • Haietan egon behar dut, norbait nire bila balebil ere, baina aurkituko nauten tokian egon behar dut.
  • Beti ez dut lortuko gehiago saltzea, baina bezeroak nire erakusleihora hurbilduko ditut (bezero potentzial izatetik bezero izatera!!).
  • Marketin tradizionaleko ekintzak ez dira ahaztu behar (horiek ere aldatzen ari dira).
  • Eta gogoan izan behar da garrantzitsuena bezeroak direla! ☺
  • Eta bezeroak izatea baino ia hobe da fan izatea!


2. TRESNAK

    • Posta elektronikoa
    • Webgunea
    • Sare sozialak: Facebook, Twitter
    • Profesionalen sareak: Linkedin
    • Bloga
    • Smartphoneak eta aplikazioak: Instagram eta WhatsApp
    • Gehigarriak: argazkiak, bideoak, txartel digitalak


2.1. Posta elektronikoa


Zer eska diezaioket posta elektronikoari?

  • Saltzen lagundu diezadala, nire komertziala izan dadila.
  • Bezeroekin modu pertsonalean komunikatzeko aukera eman diezadala: aspaldikoekin eta berriekin.
  • Erabilerraza izan dadila.
  • Nire kontaktu gehienek (bezeroek, hornitzaileek, etab.) erabiltzen jakin dezatela.

* Sortzailea, Ray Tomlinson, 2016/03/06an hil zen.

 

Hona hemen funtsezko gomendio batzuk:

  • Posta elektronikoa ahalik eta modu profesionalenean erabili behar da: domeinu bat eta haren hostinga kontratatu baditugu, posta-kontuak “emango dizkigu”.
  • Bestela, Gmail, Hotmail eta abar erabili beharko ditugu.

Baina batez ere, helbidea “hasi eta buka” esateko modukoa eta ulergarria izan behar du. Helbide elektroniko erraz bat izateak tramite asko errazten ditu. 




Lehenengo urratsa, antolaketa eta zerrendak

  • Bezero berriak-gaur egungoak
  • Bezero zaharrak-lehengoak
  • Hornitzaileak
  • Kolaboratzaileak
  • Lehiakideak (baita ere, beldurrik gabe!!)

 

Salmenta-kanpainak

  • Saldu “dezaket-behar dut”: nire zerrendak niri entzuteko prest daude.
  • Berritasunak kontatuko dizkiet, lehendik dagoena gogorarazi, eskaintzen eta sustapenen berri eman, deskontuak egin.
  • Ekitaldi batera gonbida ditzaket (berrinaugurazioak, aurkezpenak, erakustaldiak).

 

Bezero berriak bilatzen laguntzen didate: prospekzioa

  • Nire SARE PROFESIONALEKO eta SARE PERTSONALEKO pertsonei emailak bidaliko dizkiet, gomendioak egin diezazkidaten.
  • Emailak bidaliko ditut “ate hotzean”? Spama dela pentsatuko dute.

 

Nire hurrengo produktuari/zerbitzuari buruzko informazioa lortu dezaket

  • Inkestak bidaliko ditut nire zerrendetara, jakiteko zer nahi duten, zer behar duten, zer joera dauden.
  • Produktu/zerbitzu berriak proposatuko dizkiet.
  • Daukadanari buruz galdetuko dut: ahulguneetan hobekuntzak egingo ditut, eta indarguneak are gehiago indartu.
  • Nire bezeroei entzutea OINARRIZKOA da.

 

Eta gogoratu: bakarrik nago eta laguntza behar dut!

  • Kolaboratzaileen zerrenda bat daukat ☺☺
  • Zerga-arlokoa, lan-arlokoa, informatikaria, argazkilaria, komertziala, ingelesez dakiena, kontaktu bat Deman.


2.2. Webgunea


Zer pentsatzen dugu enpresa bati buruzko informazioa bilatu eta webgunerik ez duela ikusten dugunean?

  • Webguneak informazioa bilatzeko modurik erabiliena dira.
  • Erosketa gehienen aurretik, Interneten informazioa bilatzen dugu.
  • Erakusleiho birtual bat dira (baina fisikoarekin konektatua).
  • Garrantzitsua: itxura, erabiltzeko erraztasuna, funtzionaltasuna (informazio azkarra eta argia) eta eduki ona eta eguneratua.


Webgune on bat izateko, garrantzitsuena/oinarrizkoena da:

  • Ez konplikatu: ahalik eta egitura errazena izan behar du.
  • Ez izan berritzaileegia: erabiltzaileek gauzak “egon behar duten lekuan” egotea nahi dute.
  • Eguneratu edukia sarritan.
  • Eta kontuz disenatzailearena egiten duten informatikariekin, eta informatikariarena egiten duten diseinatzaileekin.



2.3. Sare Sozialak


Zein ezagutzen ditut?

Zertarako erabili ditut orain arte?

 

Aurrerantzean, nire negoziotik eta nire negozioarentzat erabiliko ditut

Datuak: erretiratu gehiago Facebooken, gazte gutxiago Facebooken eta gazte gehiago Twitterren.

  • Denbora behar da, batez ere hasieran.
  • Oinarrizko ezagutza batzuk behar dira.
  • LOGIKA ETA ZENTZUA erabili behar dira.
  • ALDEZ AURRETIK PENTSATU behar da!!

 

Sare sozialak VS marketin tradizionala

  • Marketin tradizionalarekiko aldea: bezeroekiko interakzioa, 1.0 vs 2.0.
  • Entzuten diet eta haiekin hitz egiten dut.


Nondik hasiko naiz?

  • Lehenik eta behin, zer sare dauden eta nola erabiltzen diren jakin behar dut.
  • “Eroso” egon behar dut: bi ordu esaldi bat argitaratzeko?

Eta hausnartu:

  • Zein dira eraginkorrenak nire negoziorako?
  • Zeinetan egongo naiz? Nik kudeatuko ditut? Ala profesional baten laguntza izango dut?
  • Zenbatean behin argitaratu behar dut? KONTUZ, ez izan gogaikarria!!
  • Zer argitaratuko dut?
  • Zer da gerta dakidakeen txarrena? Bertan behera uztea eta profilak ezabatu gabe uztea.


Oinarrizkoa

  • Zentzua: oraingoz, albiste onak bakarrik, eta txarrak etorriko dira beren kabuz.
  • Irudiaren balioa: argazkiak, jarri beti onenak, inoiz ez txarrenak ez direnak.
  • Eta beti irudi bera: logotipoak, koloreak, lerro estetikoa bateratu.
  • Itzulera: offline eremuetan, paper-gauzetan, enpresako ibilgailuetan eta abarretan erabili behar da.
  • Eta “branding”: marka, marka, marka…. INOIZ EZ supermerkatuko marka zuria!!


Nolakoak dira sare sozialen erabiltzaileak?

  • Bi mota daude: erabiltzen dituztenak eta erabiltzaile potentzialak.
  • Erabiltzaileen maila: ezin da esan maila itzela dutenik.
  • Interesatzen zaizkigun erabiltzaileak: arruntak, tokikoak, nire herri, hiri edo probintziakoak, eta ez 20.000 lagun dituzten zale porrokatuak.
  • Informazioa bilatzen dute erosi AURRETIK, eta partekatu erosi ONDOREN.


Laburbilduz

  • Garrantzitsua da sare sozialetan egotea, kontsumitzaileekin harreman zuzena izateko aukera ematen dutelako.
  • Kontsumitzaileek edukia sortzen dute, informazioa, eta iritzia ematen dute!!
  • Eta erabiltzaileek ez dute nire markarekin bakarrik hitz egiten, nire markaren beste erabiltzaile batzuekin ere asko hitz egiten dute.
  • Bezeroaren arretarako zerbitzu bat da, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez.
  • Alderdi negatiboa: denen bistan jartzen zaituztenez, % 100ean prest ez bazaude, hobe da ez erabiltzea.
  • Oso garrantzitsua da aldez aurretik jakitea zein diren gure helburuak eta estrategia bat planifikatzea.
  • Eta noski, ez dute balio enpresa guztietarako.
  • EGITEAGATIK EGITEA, DENBORA GALTZEA DA.


 “Ez jo sare sozialetara profesional bihurtzeko esperantzarekin, baizik, izan profesionala sare sozialak erabiltzen dituzunean” – Alfonso Alcántara 

2.4. Twitter


Zer eskaintzen dit Twitterrek?

  • Enpresaren eta bezeroen arteko komunikazio-kanal bat da.
  • Lehen gutxik erabiltzen zuten, eliteak bakarrik, “modernoek”, baina orain 316 milioi kontu baino gehiago daude munduan.
  • Tuenti zer zen ere ez dakiten eta Facebookek higuintzen dituen nerabeak barne: “Facebook?? NIRE AITAK ERABILTZEN DU ETA!!!”
  • Beste enpresa batzuekin networkinga egiteko ere balio du, kolaboratzaileak aurkitzeko.
  • Nire prentsa-agentzia da: informazio eguneratua eta interesatzen zaizkidan berriak ematen dizkit.
  • Hasiberritan, lehiakideek zer dioten entzuteko eta zaintzeko erabil dezaket.


Lehen urratsak Twitterren

  • Lehenik eta behin, profil bat sortu behar duzu, zu eta zure negozioa aurkezteko.
  • “Elevator pitch” erako zerbait egin behar duzu, 160 karaktererekin bakarrik.
  • Jarri zure argazkia eta/edo logotipoa, zure webgunerako estekak eta zure profilaren bio bat.
  • Ahal bada, pertsonalizatu zure irudia.


Twitterreko erabiltzaileen hizkuntza

  • @konektatu: kontaktuak eta profilak bilatzeko.
  • #traola: gaiak taldekatzeko.
  • URL laburgailua: gogoratu, 140 karaktere baino ez dauzkagu.
  • Aipamenak: beste erabiltzaile batek aipatzen nauenean, @xxxxxxxx
  • Zerrendak: informazioa antolatzeko eta denbora ongi erabiltzeko balio dute.
  • Nire zerrendak edo “banpirizatzen” ditudanak
  • Joerak: Twitterrek nire interesekoak izan daitezkeen profilak proposatuko dizkit.
  • Timeline: txioak ordena kronologikoan jartzen ditu.
  • Hootsuite eta Tweetdeck: nire txioak programatu eta erantzunak neurtu ditzaket.

 

Protokoloa

  • BAI: birtxiokatu jarraitzaileak eta eskertu haien birtxioak.
  • #ff (follow Friday) eta haren aipamenak.
  • BAI: markatu faborito gisa beste txio batzuk.
  • EZ erabili traol-hitz gehiegi.
  • EZ izan zure jarraitzaile guztien jarraitzaile.
  • BAI: izan zurekin harremanetan dagoenaren eta sektoreko liderren jarraitzaile.
  • EZ erosi jarraitzailerik.
  • EZ automatizatu eta programatu neurriz kanpo.


2.5. Facebook


Zergatik EZ dut erabiliko?

    • “Ez dakit nire webgunean sartuko diren, baina badakit Facebooken sartuko direla” Jon Goikoetxea.

 

Jakina bada:

  • Sare sozial “erraza” dela.
  • Ongi erabiliko dudala.
  • Funtzionatzen duela.
  • Beste batzuk baino gehiago erabiltzen dela.
  • Jendeak gero eta gehiago erabiltzen duela.

ZERGATIK EZ DUT ERABILIKO?


Zer ematen dit?

  • Erabiltzaile gehien dituen sare soziala da.
  • Interneteko erabiltzaileen % 84k Facebookeko profila dute.
  • Tokiko erabiltzailea Facebooken dago.
  • Hazten jarraitzen du, gero eta bezero gehiago erakartzen saiatzen baita.
  • Erabiltzaile aktiboen % 50 baino gehiago egunero sartzen dira bertan.
  • Tokiko 1,5 milioi negozio baino gehiago daude bertan.
  • Enpresako orriak doakoak eta publikoak dira.
  • Dena erosten ari dira: Instagram, WhatsApp…
  • Iragarki segmentatuak dituzte enpresetarako.

 

Profila VS orria

  • Pertsona bakarrarena da eta haren izena darama.
  • Normalean, informazio pertsonala ematen du.
  • Pertsona batek Facebooken dituen kontaktuak lagun gisa identifikatzen dira.
  • Norbaiten lagun egiteko, lagun gisa gehitu behar duzu edo haren lagun izatea eskatu.
  • Lagun-kopuru jakin bat bakarrik onartzen du.
  • Gehienetan, profil bateko informazioa eta haren eguneratzeak pribatuak dira eta lagunak direnek bakarrik ikus ditzakete.
  • Eguneratzeak profilaren jabearen izenarekin argitaratzen dira.
  • Ezin hobea da, besteak beste, informazioa, eguneratzeak eta argazkiak lagunekin eta kontaktu zuzenekin partekatzeko.


Profila VS orria

  • Jarraitzaileak dituen eta izen komertzial, artistiko edo publikoki ezaguna duen enpresa, instituzio, marka edo pertsona ospetsu batena da.
  • Jarraitzaileek Facebookeko profila dute eta orria atsegin dutela adierazi dute.
  • Orri baten jarraitzaile izateko, “Atsegin dut” botoian klik egin behar da.
  • Jarraitzaileen edo orria atsegin duten pertsonen kopurua ez dago mugatuta.
  • Oro har, eguneratzeak publikoak dira eta edonork ikus ditzake Facebooken, orriaren jarraitzaileak izan ala ez.
  • Eguneratzeak orriaren izenarekin argitaratzen dira, eta ez sortzailearen edo administratzailearen izenarekin.
  • Publizitate-tresna ezin hobea da eta Facebooken erabiltzaile askorekin informazio publikoa partekatzeko balio du.

Facebook eta dirua

  • Pentsatu duzu inoiz nondik lortzen dituen irabaziak Facebookek?
  • Argazkietatik? Beste hiri-kondaira bat (azal-garbitzaileak!!).
  • Targetetik: “Targeta produktu edo zerbitzu baten hartzaileen segmentua da, eta irizpide demografikoen arabera zehazten da: adina, generoa eta aldagai sozioekonomikoak, besteak beste”.
  • Laburbilduz: alta egin nuenean NIK Facebooki eman nizkion datuetatik.
  • Eta erabil ditzake? BAI… ONARTZEN DUT sakatu nuen eta!!


Zer informazio emango dut?

  • Zein diren nire produktu “izarrak”.
  • Sariak, aintzatespenak, profesionalen ekitaldiak…
  • Jarduera sozialak inguruetan: ekoizleen edo merkatarien elkarteak, lehiaketak….
  • Nire sektorearekin edo eremu geografikoarekin lotutako albisteak (berritasunak, iragarkiak…).




2.6. Linkedin


Zer da Linkedin?

  • SARE PROFESIONALA: bertan networkinga egin daiteke, beste profesional batzuekin harremanetan jarri.
  • Nortasun eta ospe digitala
  • Lanbide liberalak: enpresako webgune bat bezain garrantzitsua.
  • Foroak, eztabaidak, taldeak
  • Enpresako orriak
  • Egia esan, aplikazio komertzial oso mugatua du.



Zertarako behar dut Linkedineko profila?

  • Nire offline eta online jarduera erakusten duen informazio dinamikoa dakar: nire nortasun profesionalari balioa ematen dioten eguneratzeak (argitalpenak, blogetako sarrerak, emandako hitzaldiak, erreferentziak...).
  • Nigan eta nire enpresan interesa izan dezaketen guztien aurrean itxura ona ematen laguntzen du.
  • Azken batean, Linkedineko profilak, erakutsi ez ezik (CVak egiten duen bezala), frogatu ere egiten du profesional gisa dudan potentzial osoa. (Miguel Ángel Riesgo) 


2.7. Bloga


  • Gauzak kontatzeko balio du, bezeroengan iritzi-korronte bat sortzeko erabil dezaket.
  • Webgune faltsu gisa erabil dezaket.


Blogaren eta webgunearen arteko aldeak:

  • Webguneak informazioa ematen du eta blogean iritzia adierazten da.
  • Bloga interaktiboa, azkarra, pertsonalagoa da, eta irakurle aktiboak ditu.
  • Aldizkakotasuna eta edukia: postak eta orriak.
  • Nire webgunean eta Facebookeko orrian txerta dezaket, Linkedineko profilean...


2.8. Argazkiak eta bideoak


BETI onenak jarri behar dira, INOIZ EZ txarrenak ez direnak

 Besteak beste:

  • Vimeo
  • Youtube
  • Flickr
  • Picasa


Pinterest

  • Irudiak partekatzeko sare sozial bat da, eta hainbat gauza egiteko aukera ematen du: argazkiak gorde eta administratu taulatan eta kategoriatan antolatuta, beste erabiltzaile batzuen jarraitzaile izan, “Re-pin” egin, “Atsegin dut” klikatu, eta abar.
  • Bezeroak lortzeko irudia garrantzitsua den sektore bateko enpresa txikia edo autonomoa bazara, zure estiloa markatu dezakezu Pinteresten.
  • Bilatzaileetan posizio organikoa (SEO) hobetzen laguntzen du, doan gainera.
  • Zure produktuen, lantokiaren eta instalazioen irudiak igo ditzakezu. Adibidez, gazta ekoizten eta merkaturatzen duen enpresa bat baduzu, landa-eremuko eta naturako bizimoduari buruzko irudiak dituen leku bat sortu dezakezu.


Telefonoa, soilik deitzeko da?

  • Milaka aplikazio daude.
  • Instagram, WhatsApp…


Instagram enpresetan

  • Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten du.
  • Inpaktu bisuala edozein eslogan baino ahaltsuagoa da.

 Azpimarragarriena:

  • Batez ere giro oneko argazkiak argitaratzen dira.
  • Instagramen gutxi sartzen dira erosteko edo informatzeko asmoz, gehienak entretenitzeko sartzen dira.
  • Eta beti bezala, irudi dibertigarrien eta nire negozioaren arteko oreka bilatu behar dut.
  • Facebookeko kontuarekin lotzeko aukera dago.
  • Politagoa izango da eta informazio gehiago emango du txertatze-kodea kopiatzen badugu.
  • Gure marka-irudia “doan” sortzeko eta hobetzeko aukera ematen digu.
  • Eta Twitter bezala, azkarra da (Snapchat ez den arren)!!


Slideshare

  • Power Pointeko aurkezpenak igotzeko eta partekatzeko sare soziala da.


3. MARKET PLACE


Online merkataritza-gune bat da, non corner bat jar daitekeen. 
Interneten asko gaude eta bezero gutxi “pasatzen” dira nire kaletik.
Autonomoa/freelance bazara, aukera on bat da zuretzat.

  • Alde ona: marketplacen kontura dira salmenta-tresna, publizitate-kostuak, lege-kostuak eta abar.
  • Alde txarra: ekintzaileak ordaindu egin behar du (% 10-20ko komisioa), 30 egunera ordaintzen dute, eta ongi saltzen dela ikusten badute, azkenean beraiek saltzen dute.

ERRALDOIAK:

  • Amazon
  • eBay

Neurrizkoagoak:

  • Produktuenak: Etsy, Artesanum, Vinoanuncios. 
  • Zerbitzuenak: Loquieroenmicasa (dekorazio-proiektuak), Nubelo (zerbitzu digitalak).


Nola babestu dezaket nik sortutakoa?

  • Liburu bat idatzi eta argitaratu badut, argazkilaria banaiz, neure liburuxkak sortu ditudan komertziala banaiz…
  • Nola babestuko ditut nire argazkiak, bideoak, aurkezpenak?

 Copyrighta: eskubide guztiak erreserbatuta daude, erabiltzeko lizentzia bat da.

Zer dira?

  • Egile-lizentziak dira, eta publiko orokorrari sormen-lana erabiltzeko eta partekatzeko baimena emateko modu sinple eta estandarizatu bat eskaintzen diote obra baten egileari, berak aukeratutako baldintzetan.
  • “Honelako edo halako argazki edo lan jakin baten egilea dela onartzea esan nahi du. Erabilera-lizentzia beste gauza bat da.
  • Beste pertsona batzuei gure lanak erabiltzen uzteak ez du esan nahi gezurretan ibil daitezkeenik eta argazki baten egilea beste bat dela esan dezaketenik. Egilea errespetatu behar da”. Argazkilariaren bloga.


Sinboloak


Combínalos



Erosketa-zentralak

  • Onena: erosketa/eskaintza zentralarentzat
    • Komisioa lortzen dute (% 30).
  • Txarrena: merkatariarentzat
    • Kostuaren kontra lan egiten dute: merkeago eta ordu gehiago.
    • Prezioa jaisteak (% 30-70) kalte egiten dio nire markari.
    • Bezeroen leialtasuna lortzen da benetan?
    • Bezeroek gogoratzen dute marka?
  • Ukaezina: ikusgarritasun handiagoa eta lan gehiago emango dit niri, eta bezeroa prezio “normalean” itzultzea lortu behar dut.
Eboluzioa: sustapen egonkorragoak eta deskontu ez horren erasokorrak.


Kanal-aniztasuna eta omnikanalitatea

  • Kanal-aniztasuna: bezeroengana hainbat kanaletatik iritsiko naiz.
    • Bezeroengana iristeko estrategia.
    • Kanal bakoitzak modu independentean funtzionatzen du.
  • Omnikanalitatea: kanal-aniztasunaren bilakaera da.
    • Bezeroak kudeatzeko estrategia.
    • Kanalek modu globalean eta integratuan funtzionatzen dute.

Omnikanalitatearen adibidea

Bezeroak online dendan erosi du.
Eskaria denda fisikoan jasoko du.
Twitterretik jakinarazi du azkenean eskaria etxean jaso nahi duela.
Jaso du, baina denda fisikoan aldatu nahi du (beste neurri eta kolore bat).
App-a erabili du berak nahi duen neurria eta kolorea zer dendatan dauden jakiteko.

Buelta asko eman ditu?

Bai, baina dena azkar egin du eta pozik dago, beraz, bezeroa itzuliko da.

(Bezeroak ez du bereizketarik egiten mundu digitalaren eta fisikoaren artean, eta gogobetetasun GORENA bilatzen du beti).


Nortasun digitala

“Nortasun digitala Interneten pertsona bati buruz dagoen informazioa da (datu pertsonalak, irudiak, erregistroak, albisteak, iruzkinak, etab.), eta haren deskribapena dira mundu digitalean”.


Ospe digitala

“Online ospea, bestalde, beste erabiltzaile batzuek pertsona edo enpresa baten online bizipenari buruz duten iritzi soziala da”.


Iritzi negatiboak kudeatzea

  • Ahalik eta azkarren erantzun: norbait dago atzean, nigatik arduratzen dena. Nik erantzuten ez badut, beste erabiltzaile batek egingo du, eta esango du “niri gauza bera gertatu zait”.
  • Ez ezabatu iruzkinak: ezabatzeak krisia areagotzen du. Baina mezu iraingarriak edo spama ezabatuko ditut.
  • Mezu pribatuak: arazo partikularrak mezu pribatuen bidez kudeatu behar dira.
  • Diskretua izan behar da, komunitate osoak gu ikusi gabe.
  • “Social Media ulertzen duten enpresek hau esaten dizute: ikusten zaitut, entzuten dizut, inporta zatzaizkit”. Trey Pennigton.
  • ERANTZUN BETI ETA AZKAR ETA… EZ ELIKATU TROLL-A!!


Laburbilduz

  • Badakit zer eskaintzen didan Internetek:
    • EZ zait interesatzen: ez dut nire burua horretan ikusten.
    • Interesatzen zait: niri eta nire enpresari ongi datorkiguna aukeratuko dut.
  • Emaileko helbide on bat: Gmail, guztiz irisgarria.
  • Nire lehen sare soziala, onena: posta elektronikoa!
  • Hasieran, dena paperean: zerrendak, zerrendak eta zerrendak.
  • Kontuz marketinean diharduten informatikariekin eta informatikan diharduten publizistekin.
  • Arriskua: etxean eta gauez “zerbait egitea” ez da ideia ona.
  • Eta ez ahaztu betikoak: mahaiko egutegiak, sukaldekoak, bisita-txartelak, nire datuekin.

  • Kontua da bezeroek gu bilatzea eta aurkitzea.
    • Publizitate merkea eta azkarra online: GOGOAN IZAN publizitaterik onena dela pozik geratu diren bezeroek offline egiten dutena.
  • Ez badut nire burua horretan ikusten… ez dut erabiliko!!!
    • Ez daukat tresna guztiak erabili beharrik: kontua ez da egotea, egoten jakitea baizik; estrategiarik gabe, denbora-galtze hutsa da.
  • Ez dut izan nahi belaunaldi galdua!
    • Interneten ez gaituzte aurkitzen, ezinezkoa da; gure burua “erakutsi” behar dugu.

Nik nitaz jartzen dudana besteek jartzen dutena baino hobea izango da beti, nahiz eta besteek gauza onak esan.

Joerak 2015/2016

  • “Multimedia-edukien protagonismo handiagoa”
  • “Erabiltzailearen interakzio handiagoa”
  • “Saldu besterik egin nahi ez duten negozioei ez zaie jaramonik egingo”
  • “Geolokalizazioa aprobetxatzea”
  • “Edukien optimizazioa gailu mugikorretan”
  • “2.0 INFOBESITATEA desagerraraztea eta nutrizio-balioa duten edukiak ematea”