4. ARRISKU PSIKOSOZIALA

4.3. ARRISKU PSIKOSOZIAL GARRANTZINTSUENAK

Logo Apnabi

Nahiko zaila da arrisku psikosozialen zerrenda bat egitea  baina jakin badakigu langileen osasunaren kaltetzen dutela... Aditzera emango ditugunak ezagunena edota ezagunetarikoak izan litezke, estresa, jazarpenak, bortzakeria kasu.

 

1      ESTRESA

Laneko estresa: “lanaren eduki, antolamendu eta ingurunearen aurkako alderdien edo alderdi kaltegarrien aurreko erreakzio emozionalen, kognitiboen, fisiologikoen eta portaerazkoen eredua. Egoera horren ezaugarriak dira urduritasun- eta erantzun-maila handiak eta aurre egiteko ezintasun-sentsazio ohikoa”.

1.1  EFEKTUAK

Gizabanakoak tentsioa epe laburrean kudeatzeko gaitasuna du, eta hori positibotzat har daiteke, baina presio handi bati denbora luzean aurre egiteko arazoak ditu. Gainera, gizabanako desberdinek modu ezberdinean erreakziona dezakete antzeko egoeretan eta gizabanako berberak modu ezberdinean erreakziona dezake egoera berdinean, baina bere bizitzako une desberdinetan eta estresa ez da gaixotasun bat, baina estres-egoeran denbora luzean egonez gero, laneko efikazia murriztu daiteke eta osasunean arazoak sor ditzake.

 

2     INDARKERIA

Indar fisikoa edo boterea nahita erabiltzea, mehatxu gisa edo benetan, norberaren aurka, beste pertsona baten aurka, edo talde baten aurka, lesioak, heriotza, kalte psikologikoak, garapenaren nahasmenduak edo gabetzeak eraginez, edo eragiteko aukera ugari sortuz.

Hiru motatan bana ditzakegu indarkeri mota nagusiki:

-       I. motatako indarkeria: Lantegitik at eratorritako indarkeria da. Hala nola, lapurketak lantegian kasu.

-       II. motatako indarkeria: Lantegian bertan gertatzen dena da. Hau eskubideen bermaketan gertatzen den indarkeria da

-       III. motatako indarkeria: indarkeria psikologiko handiko jokabideen mende egotea, jokabide horiek behin eta berriro eta luzaro gertatzen direnean, pertsona baten edo gehiagoren aurka, botere-posizioan dagoen pertsonaren edo pertsonen aldetik (ez nahitaez hierarkiaren arabera, psikologikoki baizik), biktimaren laneko bizitza nahastuko duen aurkako ingurunea edo inguru iraingarria sortzeko helburuarekin edo ondorio horrekin.

2.1  INDARKERIAREN EFEKTUAK

Indarkeriaren ondorioak zabal eta askotarikoak dira. Lan gertakari oldarkorrak kalte fisiko eta psikologikoa eragin ditzake. Oro har, maiztasuna handiarekin gertatuz gero eta indarkeri larria bada oso biziak izango dira jasandako ondorioak. Indarkeri mota bat gizabide eza da, langileen osasunaren txarragotxea erakartzen duena, sexu jazarpenera helduz.

3     LAN JAZARPENA

Indarkeria psikologiko handiko jokabideen mende egotea, jokabide horiek behin eta berriro eta luzaro gertatzen direnean, pertsona baten edo gehiagoren aurka, botere-posizioan dagoen pertsonaren edo pertsonen aldetik (ez nahitaez hierarkiaren arabera, psikologikoki baizik), biktimaren laneko bizitza nahastuko duen aurkako ingurunea edo inguru iraingarria sortzeko helburuarekin edo ondorio horrekin.

3.1  LAN JAZARPENAREN EFEKTUAK

Lan jazarpena lanerako gaitasuna auzitan jartzea eta lanbidea gauzatzeko kondizioak hondatzea dakar. Halaber, lanaren bakartzea ,gure lankideak gu zalantzan jartzea eta hainbat urteetan lortutako ospe pertsonalaren zikintzea

 

4     SEXU JAZARPENA

Pertsona baten duintasuna iraintzea asmo edo ondorio duen izaera sexualeko portaera berbal nahiz fisiko oro, bereziki testuingurua beldurgarria, iraingarria edo umilgarria bada.

Sexu jazarpena zer den hobeto definitzeko, ulertu behar da bi modu nagusitan agertzen dela :

Xantaia  moduan,  kasu  honetan,  eskatu  gabeko  sexu  jokaera  nahiz  jokaera  sexista  edo  matxistaonartzeak  edo  ez  onartzeak  eragin  zuzena  du  lana  lortzeko  aukeran  edo  lan  baldintzetan  (lansaria,igoera,  tokialdaketak,  prestakuntza...)  Xantaiaz baliatzen  direnek  goragoko  posizioa  izaten  dutehierarkian edo zerikusia dute pertsona jazarriari buruz hartzen diren erabakietan

Bigarren mota, sexu jazarpena sortutako lan baldintzak .Lan giroaren barnean, , sexu-atributuak, normalean emakumeak, ezaugarri bat, nahiz eta bistaratu behar denean zerikusirik ez duenean lanarekin .

APNABIk, bere jardueraren garapenean, oinarrizko printzipiotzat du emakume eta gizonen duintasuna errespetatzea eta dagozkien eskubide bortxa-ezinak babestea.

- Pertsona orok eskubidea du bere lan-jarduera garatzeko, sexu-jazarpenik edo sexuagatiko jazarpenik gabe, guztiz errespetatuz bere intimitatea eta osotasun fisiko nahiz morala.

- APNABIk prebentzio-lanak egin behar ditu sexu-jazarpen edo sexuagatiko jazarpen jarrerarik agertu ez dadin, arrisku psiko-soziala direlako eta Erakundeko langile guztiek eskubidea dutelako  laneko segurtasuna eta osasuna eraginkortasunez babestua izan dadin, eta hortik erator litezkeen ondorioei erantzun dakien.

- APNABIk sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako prebentzio eta babes prozedura bat ezarriko du, non kaltetuen eskubideak babestuko baitira, beharrezkoa den zuhurtasun eta konfidentzialtasun testuinguruan.

- Sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena jasaten duela uste duen pertsona orok eskubidea du erreklamazio edo salaketa bat aurkezteko, baina horrek ez du esan nahi dagozkion ekintza administratibo eta judizialak baztertu behar dituenik. Protokolo honetan aurreikusitako prozeduraren arabera ebatziko litzateke erreklamazio edo denuntzia hori, langileek eta Erakundeko Zuzendaritzak ezarritako ordezkarien parte-hartzearekin.

  

4.1  APLIKAZIO ESPARRUA

Protokolo honetan aurreikusitako prozeduraren aplikazio esparru objektiboa da neurriak ezarri eta aplikatzea lan harremanetan sexu-jazarpen edota sexuagatiko jazarpen egoerak prebenitzeko. Horretarako, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio lanak egingo dira Erakundeko pertsona guztiekin, eta, hala badagokio, biktimek aurkeztutako erreklamazio eta salaketak tramitatuko dira, dagozkien bermeekin, kontuan hartuz langileek genero indarkeriarik gabeko lan inguruneetan jarduteko duten eskubideen inguruko arauak.

Hauxe da, aplikazio esparru subjektiboa:

a)     Kontratatutako profesionalak

b)    Boluntarioak

d)    Praktiketako langileak

e)     APNABIn zerbitzuak ematen dituen edonor, edozein dela ere erakundearekiko harremanaren izaera juridikoa.

Protokoloaren berri emango zaie APNABIren enpresa kolaboratzaileei, erakunde hornitzaileei, eta praktikak kudeatzen dituzten prestakuntza enpresa edo erakundeei.

Protokolo honen aplikazio esparruan sartzen diren langile guztiek errespetatu egin beharko dute pertsonen duintasuna eta saihestu egin beharko dituzte sexu-jazarpen edo sexuagatiko jazarpen izan daitezkeen jarrerak. Pertsona horietako edonork aukera du sexu-jazarpen edo sexuagatiko jazarpen erreklamazio edo salaketa bat aurkezteko, Protokolo honetan aurreikusitako prozeduraren arabera.

 

 
4.2  HELBURUAK

·      Helburu orokorra

APNABIn lan egiten duten pertsona guztien lan harremanetan sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzea, jazarpen horren inguruan sentsibilizatzea eta desagerraraztea.

·     Helburu espezifikoak

A)   Kontratatutako langileak, praktiketan daudenak eta boluntarioak informatzea, prestatzea eta sentsibilizatzea, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena zer den jakin dezaten.

B)   Sexu-jazarpen edo sexuagatiko jazarpen egoerak identifikatzeko jarraibideak ematea, prebenitzeko eta saihesteko.

C)   Beharrezkoak diren antolakuntza espezifikoa eta neurriak ezartzea gertatzen diren kasuei arreta emateko eta ebazteko.

D)   Kaltetuen segurtasuna bermatzea, bai eta jazarpena desagerrarazteko ezarri behar diren neurriak eta zigor prozedurak aplikatzen direla ziurtatzea

 
4.3.        DEFINIZIOAK

Lan-eremuko sexu-jazarpena edo jazarpen sexista nahiz matxista jokabide desiragaitza da jasaten duen pertsonarentzat.  Ez da biek adostutako jokabide bat.  Pertsona bakoitzari dagokio erabakitzea zer jokabide mota den onargarria berarentzat, eta zeinek joka dezakeen horrela berarekin.  Esan nahi baita jazarpena jasaten duen pertsonaren pertzepzioaren arabera epaitu behar dela, hau da, irizpidea subjektiboa dela.

Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak 7. artikuluan definitzen du zer diren sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena:

  1. Sexu-jazarpena: Sexu izaerako edozein portaera -hitzezkoa edo fisikoa-, pertsona baten duintasunaren aurka egiteko helburua edo ondorioa duena, bereziki, ingurune beldurgarria, umiliagarria edo iraingarria sortzen denean.

Esate baterako, sexu-jazarpen izan daitezke jokabide hauek:

a)    Adierazpen iradokitzaileak eta desatseginak, itxurari buruzko txisteak edo adierazpenak, eta nahita egindako hitzezko abusu lizunak;

b)    Gonbidapen likitsak edo konprometigarriak;

c)     Lantokietan eta laneko tresnetan irudi pornografikoak jartzea;

d)    Keinu zantarrak;

e)     Beharrezkoa ez den kontaktu fisikoa, ukitze arinak;

f)      Pertsonak ezkutuan behatzea toki pribatuetan, hala nola komunetan, aldageletan;

g)    Sexu-mesedeak eskatzea, lehentasunezko traturako promesa esplizituak edo inplizituak eginez edo egin gabe, edo mehatxu eginez, eskaerari erantzun ezean (sexu-xantaia, quid pro quo edo trukerakoa);

h)    eraso fisikoak.

2. Sexuagatiko jazarpena: Pertsona jakin baten sexuarekin zerikusia duen edozein jokabide, xede edo ondorio duena pertsonaren duintasunaren aurka egitea eta ingurune beldurgarria, umiliagarria edo iraingarria sortzea.

Beste portaera batzuen artean, jazarpenezko jokabide izan daitezke honako hauek:

a)    langileari edo bere lanari buruzko deskalifikazio publikoak, behin eta berriz egindakoak;

b)    Itxura fisikoari, ideologiari edo sexu-aukerari buruzko adierazpen etengabeak eta isekagarriak;

c)     Agindu kontraesankorrak ematea, eta, ondorioz, egiteko ezinezkoak, sexuagatik egiten denean;

d)    Agindu iraingarriak ematea;

e)     Muturreko eta etengabeko zainketa dakarten jarrerak;

f)      Pertsona bat bakartzeko eta inkomunikatzeko agintzea, sexuagatik egiten denean.

g)    Eraso fisikoa.

 

5     BURNOUT SINDROMEA (LANGILEAREN NEKEA)

Langileen nekea lanaldien antolamenduaren ondorioz, batez ere gaueko eta txandakako lanengatik sor daiteke.

Batzuetan, pertsona baten nekea ulergaitza izan daiteke horretarako motiborik ez duela uste dutenentzat, lan horretan ahalegin fisiko handien premiarik ez duela kontuan hartuta. Alabaina, kaltetuak ez du adierazten neke fisikoa duenik; izan ere, sintoma fisiko batzuk izan arren (muskuluetako minak, urdaileko minak...) akidura mentala da funtsean. Akidura mental hori hainbat faktorek eragin dezakete, ez soilik lanaren alorrekoek. Itxuraz erosoak eta atseden onekoak dirudite lan batzuek, baina lan horietan dihardutenek arazo eta nekeak izan ohi dituzte.

Akidura deskriba daiteke neke-sentsazioa eta jardueraren errendimenduan izandako murrizketa edo nahigabeko aldaketa bezala. Akidura-sentsazioa organismoaren mekanismo erregulatzailea da, moldaera-balio handikoa, organismoaren atseden-premia adierazten duen heinean.

Lanaldiaren antolamenduari lotutako langilearen akidura gerta daiteke, bai gehiegizko lanaldiagatik, bai atseden faltagatik. Ohikoagoa da gaueko lanetan, edo txandakako lanetan, lanaldia behin eta berriro luzatzen denean, edo lanegunen arteko ezinbesteko atsedena falta denean.

5.1  BURNOUTaren EFEKTUAK

Burnout efektuak behin eta berriro egindako lanaren ondoriak dira.Ondorioak neurri handi bat lan helburuak lortzeko ahalegina zaiagotzen direnean nabarmentzen da.

Askotan,  erakunde berak lorpena erraztu beharrean oztopatzen ditu. Gainera, kontuan izan behar da, printzipioz, burnout da zorrozki lan-erantzun bat dela, nahiz eta ondorio orokorra lana ez izan.

Osasun eta jarrera arazoak erakartzen ditu, normalean  depresioa eta antsietatea bere adierazpen nagusienetarikoak.