4. ARRISKU PSIKOSOZIALA

4.5. LANGILEEN ARTEKO GATAZKAK

Logo Apnabi

Gatazkak erakunde guztietan existitzen dira. Gehienetan, gatazka negoziazio bidez kudeatzen da. Komunikazio eta negoziazio lagunen artean zailtzen direnean eta harremanak kaltetzen denean , hirugarren pertsona baten laguntza eskaini behar da  akordioa puntu bat aurkitzeko.

Lanean langileen arteko gatazka  normalean zuzeneko eta bi langileen artekoa da, postu berdinekoa, baina ere badagoz ,ugazaba  eta langileen artekoa. Desadostasun argiak dira eta rolak eta zereginak argi eta ondo definitzen dira guztientzat. Lanean pertsonarteko gatazka areagotzen denean, komunikazio zaildu eta apurtu egin daiteke.

APNABI, gatazka hauek konpontzeko prozedura daukagu eta hurrengo lerroetan aditzera emango dugu :

1     DEFINIZIOA

Arazo bat da, egoera bat non bi lagun edo gehiagok interes kontrajarriak agertu dituzten, norgehiagokan arituz, laneko helburuak lortzeko bidea oztopatuz eta arazo gehiago sortuz, bai inplikazio zuzena dutenengan eta baita gainerako langileengan ere.

2     XEDEA

Langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea.

Lanerako giro ona mantentzea eta sustatzea.

Helburua ez da zigortzea, ezta ere errudunak bilatzea.

 

3     FUNTZIONAMENDUA

Arazo oro zerbitzuan bertan konpontzen saiatuko gara, inplikatutako pertsonen artean, eta hori posible ez balitz, haien gainetik dagoen koordinatzailearen edo arduradunaren bitartez. Arazodunak beste zerbait esan ezean, gertakaria nahiz horren inguruan deitutako bilerak pribatuak eta isilpekoak izango dira. Ez da bilera horien erregistrorik gordeko.