ARRISKUAK ETA PREBENTZIO-NEURRIAK
6. SEINALEZTAPENA
6.1. DEFINIZIOAK

A) Segurtasuna eta osasun seinaleztapena lanean: zeinu-taula bat da, objektu, jarduera edo egoera aipatuz eta segurtasun edo osasunari lotutako informazioa edo betebehar bat emanez, panel forma duena, kolore , argia, seinale akustikoa, ahozko komunikazioa edo eskuko seinalez egindakoa, hala dagokionean.
B) Debekua Seinalea : Arriskuak sortarazten dituen jokabideak debekatzen ditu
D) Oharpen seinale: arriskuaz ohartarazten gaituena
E) Betebehar seinalea: jokabide bat betebehartzera egiten gaituena
F) Sorospen eta salbamendu seinalea: larrialdi irteerak, lehen sorospenak eta salbamendu gailuei buruzko informazioa ematen diguna
G) Seinale adierazlea: informazio ezberdinak adierazten dituen seinalea da b pasartetik f pasartera
H) Panel formako seinalea: forma geometriko, kolore eta ikur edo sinbolo, edo hauen konbinazioaz seinalea da berariazko informazioa duen eta ikusgarritasuna nahikoa duena
I) Seinale gehigarri: beste seinale batekin bateragarria H pasartean adierazitakoarekin batera.
J) Segurtasun koloreak: Lan segurtasunean eta osasunean esanahi zehatz bat egozten zaizkion koloreei
K) Ikur edo marrazkiak: Adierzten dute betebeharrezko jokabideak , panel formako seinale batekin edota argiztatutako seinale bategaz
L) Argiztapen seinlaeak: material garden edo zeharrargiz barrutik eta atzekaldetik argiztatuta dagoena , berez azalera argitsua gisa agertzen den seinalea tankera hartuz
M) Soinu seinaleak: soinu seinale kodifikatuak dira gailu egoki baten bitartez irratsarritakoak, giza edo ahots artifiziala parte hartzerik gabe.
N) Ahozko seinaleak: ahozko mesu konkretu bat duen seinaleak dira nahiz giza ahotsaz edo sintetikoaz egindakoak.
O) Keinu bidezko seinaleak: mugimendu bat edo beso, esku-posizioa, forma baten jarririk, kodetuak dauden gidaritza maniobrak dira