LARRIALDIAK ETA LEHEN SOROSPENAK
3. ODOL JARIOAK
3.4. KANPOKO ODOL JARIOAK

Odol jario hauek nahizta barne jarioak izan kanpokaldera irtetzen dira, belarri, sudur edo ahotik, batik bat.
BELARRIETAKO ODOL JARIOAK
Odoljarioa mota honen ikur nabariena da, buruan kolpe baten ondoren gertatzen dela. Kasu hauetan, odoljarioaren iturburua buruhezurra da. Helburu nagusitzat ahal den azkarren odola ateratzea izango da.. Horretarako, odol jarioa belarria lurrera bideraturik berreskuratzeko posizio jarri beharko dugu.
SUDUR ODOL JARIOAK
Odoljarioa gelditzeko, sudur lehioan presio zuzena egin behako dugu, eta sudur trenkadaren aurka, presioa 5 minutuz.Burua ahal den einean makurtuko dugu odolbatuak saihesteko
Horren ostean, presioa arindu diogu, egiaztatuz odoljarioa eten dela ikusteko.
Bestela, ur oxigenatua bustitako apositu bat sartuko dugu sudur lehoietan, sudurra konpresio nahikoa eginez, kanpoan apositu zati bat utziz kendu ahal izateko
Oraindikan odoljariorik bada, ospitalera zauritua eraman beharko da
AHO ODOL JARRIOAK
Noiz odoletan oka forman gertatuz gero , odol hori digestio-sistematik dator susmoa izan dezakegu. Kasurik larrienetan, shock bat eragin dezake.
Digestio ultzera gaixotasuna dela eta, odol kolore gorria, gorrimin edo beltza har dezake.
Segidan egin beharreko ekintzak hauek izango dira :
- Laguntza eskatu, alboko kubitu jarreran zauritua mantenduz (bere aldean etzanda, besoak aurrerantz, belaunak eta aldakak tolestuak. Burua lerro zuzenean izango da bizkarrezurrarekin).
- Gaixoaren bizi-konstanteak ebaluatu etengabe.
Burutu bihotz-biriketako bizkortzea beharrezkoa bada.