LARRIALDIAK ETA LEHEN SOROSPENAK
4. ERREDURAK
4.2. NOLA JOKATU

1. Suak edo beroak sortarizatako erredurak :
- Zaurituak sutetik urrunen eraman.
- Jantziak ebaki bakarri solte dauden lekuetan.
- Kendu eskumuturreko, eraztunak eta abarreko guztiak
- Ur hotzaz garbitu inolako krema ezta antiseptikorik eman gabe kaltetutako lekuetan. Urbatuak agertuz gero ez apurtu
- Gaza eta benda antzu batekin erredura estali eta zauritu ospitalera eraman
2. Azidoak sortarazitako erredurak:
- Erretako gunea garbitu eta ospitalera eraman.
- Azido begietan sartuz gero, ur ugariz garbituko ditugu eta ahal den azkarren ospitalera joango gara.
3. Agente Kimikoak sortarazitako erredurak:
- Ur ugariz garbituko erredura
- Arropa gorputzari erantsita ez badaude, kenduko dira agente kimiko ekintza azalean saihesteko
- Kendu eskumuturreko, eraztunak eta erlojuak agente kimikoz bustirik badaude
- Gaza eta benda antzu batekin erredura estali eta zauritu ospitalera eraman