PREBENTZIOARI SARRERA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Primer Tema
4. LAN ISTRIPU ETA GAIXOTASUNAK
4.1. ISTRIPUA

Lan Istripua da
- Langileak pairatzen duen gorputzeko edozein lesio
Besteren kontura lan egitean langileak pairatzen duen gorputzeko edozein lesio (LGGS 115. Art)
Beraz, istripu bat era honetara definitzeko ondoko ezaugarriak beharrezkoak dira:
- Langileak gorputzean lersioa pairatzea.Lesioa, zauriak, kolpeak edota gaixotasunak eragindako gorputzaren kaltea da.Gorputzaren lesiotzat jotzen dira arrastoak edota gaixotasun psikiko eta psikologikoak ere.
- Besteren kontura lan egitea
- Istripua lan egitearen ondorio izatea, hau da, lana eta lesioaren artean kausalitate zuzeneko erlazioa egotea
- LAN ISTRIPUTZAT HARTZEN DIREN BALIOZKOAK
In-Itinere Istripuak:
Langileak jasaten duena lantokirako joan-etorrian.Ez dago ordu mugaketarik
In itineren 3 elementu beharrezkoak dira:
a) Joan-etorri bidean gertatzea
b) Lana eta istripuaren artean etenealdiak ez gertatzea
d) Ohiko ibilbidea erabiltzea
Istripua eginkizunean:
Eginkizuna betetzeko ibilbidean langileak jasandakoari zein bere lanaldian eginkizuna betetzean gertatukoari deritze
Izaera sindikaleko hautazko karguak:
Hautazko karguak betetzeagatik langileak pairatzen dituenak edtoa kargu horien berezko funtzioak betetzeko tokirako joan-etorrian
Zeregin ondorioz gertatutakoak, nahiz eta bere maila profesionalari dagozkionak ez izan, langileak betetzen dituenak enpresariaren aginduei jarraituz edota bere kabuz betetzen dituenak enpresak funtzionamendu ona izan dezan.
Salbamendu ekintzetan edo antzerakoetan gertatutakoak, bere lanarekin zerikusia dutenean.
Gaixotasun profesionalen koadroan sartuta ez dauden gaixotasunak:
Langileak bere lana betetzean har ditzakeenak, betiere egiaztatzen demean gaixotzearen kausa bakarra lana betetzea izan dela.
Langileak lehenago izandako gaixotasun edo gaitzak, istripuaren osteko lesioaren ondorioz larriagotzen direnak.
Istripuaren ondorioak, gaixotasun interkurrenteen eraginez beren izaeran, iraupenean, larriatasunean edo amaieran aldatzen direnak, instripuak berak zehaztutako patología-prozesutik etorritako konplikazioak sortuz edo bere jatorriagaixoa sendatzeko eremu berrian hartutako gaitzetan izatea.
Zuhurtziagabetasun profesionalen ondorioz gertatutakoak:
Lan edo lanbide baten ohiko jardueratik datozen istripuak dira, hauek istripua jasan duenarengan konfiantza sortzen dutenean
- EZ DIRA LAN ISTRIPUTZAT HARTZEN
Lanarekin loturarik ez duten ezinbesteen ondorioz gertatuak, hau da, istripua gertatzean ez duenean inolako erlaziorik egin den lanarekin. Hauen eraginetarako ez dira ezinbesteak intsolazioa edo tximista bezalako naturako fenomenoak.
Istripua jasan duen langilearen dolu eta zuhurtziagabetasun ausartegiaren ondorioz gertatutakoak.