2. LAN SEGURTASUN ETA OSASUNEKO GOMENDIO PRAKTIKOAK

2.4. ZAMA LANEKIN ZAGOZENEAN…

Logo Apnabi

 

Ahal den einean laguntza teknikoak erabiliko ditugu zama lanak egiteko.

Segurtasunez zamak altxatzeko estandarrak izango dira:

-       Zama behatu: pisua, forma, tamaina, etab… ikusiz

-       Laguntza eskatu gehiegizko pisua bada edo posizio deseroso hartu behar dugu eta gailu mekanikoki ezin badira erabili

-       Zamak altxatuz gero: oinak banandu, bizkarra zuzen, belaunak tolestuta eta kokotsa bildu

-       Eutsi sendo zama  esku eta gorputzaren ondoan

-       Poliki poliki zama altxatu hankak luzatuz , bizkarra zuzen mantenduz. Zamari tirakadarik ez ematen ezta azkar edo bortizki zamak mugitu

-       Enborra ez mugituko, oinak baizik

-       Eserita bazagoz, gehienez jota 5 kg baino gehiago pisuak ez dira hartuko. Zamak pisa gehiago baldin badituzte, zutik egin

-       Lepoaren gainetik kargak ez dira altxatuko.

-       Tamaina handiko objektu garraiatzen badira, ezin izango dugu ikusi nora goazen. Aurretik ziurtatu bidea garbia dagoela.

-       Pertsonak mugiarazi egin behar badugu erabiltzaileak lankidetza eskatu beharko du

-       Zure sorbalda osasuntsu eduki nahi baduzu, zamak hartu baino lehen ariketa batzuk egitea komenigarria da