Egoera Finantzarioak
3. EMAITZA-KONTUAREN AZTERKETA
3.7. Zerga aurreko emaitza
Enpresaren forma juridikoaren arabera, ehuneko jakin batez biderkatuko dugu. Merkataritza-sozietate bat eratu duten enpresetan, oro har, tasa orokorra % 24 da, eta mikroenpresetan eta enpresa txikietan, berriz, % 20.
Esteka honetan, kasu horietan
aplika daitezkeen tasak, murrizketak eta kenkariak laburbiltzen dira.
https://web.bizkaia.eus/es/web/educacion-tributaria/impuesto-sobre-sociedades-is-
Ehuneko horretan zenbait doikuntza txiki egin daitezke kenkari fiskalak lortzeko, halakorik balego.
Ohiko eskeman oinarrituta (ikus
beheko grafikoa), errazagoa da enpresak merkataritza-sozietateetan ordaindu
beharreko zenbatekoa azaltzea, kasu horretan ehunekoa finkoa edo estatikoa
baita. Banakako enpresaburuen eta Sozietate Zibil/Ondasun Erkidegoen kasuan,
berriz, zerga progresiboa da eta ohiko eskemarekin kalkulatzea konplexuagoa da.
Azpiko estekan, aldeak errazago uler ditzakegu.