Produktua eta Merkatua
1. ZERTARAKO HASI EKITEN?
Ekintzailetzaren abiapuntua negozio-ideia bat izatea da, eta negozioa giza baliabidez eta baliabide finantzarioz hornitzeko, haren beharrak baloratu eta diseinatu behar dira. Une horretan, funtsezkoa da negozio-plan bat garatzea: negozio bat abian jartzean kontuan hartu beharreko alderdi guztiak modu ordenatuan ebaluatu behar dira.
Lehenengo zeregina da salgai jarriko diren produktuak eta zerbitzuak zehaztea, eta horretarako, merkatuak gaur egun eskaintzen dituen aukera guztiak aztertu eta etorkizuneko joerei adi egon behar da.
Gainera, ekintzailetzaren bide zailean funtsezkoa da inguruneari behatzea (bezeroak, hornitzaileak eta lehiakideak), eta proiektuak abian jartzeko izango dituen beharrak (finantzarioak, giza baliabideenak, etab.) aztertu behar dira.
