3. ZERBITZUA EMATEA: PLANGINTZA

3.1. Zerbitzua emateko faseak

Hasteko, garrantzitsua da produktua sortzeko edo zerbitzua emateko prozesuak zer fase dituen zerrendatzea eta garatzea.

Jarduera ekoizpenekoa edo zerbitzua ematekoa bada, negozio-planean honako hauek deskribatu beharko dira: 

  • Zer etapa behar dira produktua egiteko eta prozesu bakoitzerako zenbat denbora behar den zehazteko?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu produktuak, behar bezala merkaturatzeko?

Aurreko galderei erantzun ondoren, garrantzitsua da zeregin bakoitzerako gutxi gorabehera zenbat denbora beharko den zehaztea.



  Adibidea:

Diseinatzaile grafiko baten adibidea jartzen badugu, hasteko negozio-lerroak deskribatuko ditugu, eta horiei ordu-kopuru bat jarriko diegu:

  • Web-orriaren garapena: 30 ordu
  • Logotipoaren diseinua: 15 ordu
  • Publizitatearen diseinua: 25 ordu
  • PDF interaktiboa: 10 ordu

Kalkulu horri esker, zerbitzuaren prezioa kalkulatu ahal izango dugu gero. Kalkulu hori garrantzitsua da, zerbitzu guztiek ezingo baitute prezio bera izan: zenbat eta zailtasun handiagoa, orduan eta handiagoa izango da PSPa. 

Era berean, enpresaren edozein jardueratarako, txantiloi bat egin beharko dugu, bertan jarduerak banakatuta.