3. ZERBITZUA EMATEA: PLANGINTZA

3.4. Enpresaren ekoizpen-gaitasuna

Azterketan adierazi behar da zein izango litzatekeen enpresaren produkzio- edo zerbitzu-gaitasun maximoa hasieran dituen pertsonekin eta bitartekoekin, eta hurrengo urteetan produkzioa edo zerbitzu-eskaintza areagotzeko asmoa duen.


Bi behar-mota daude:

  • Zuzeneko eskulanaren beharrak: fabrikazio-prozesurako zenbat pertsona beharko diren aztertu behar da.
    • Makinako langileak, ikuskatzaileak, biltegiko langileak, etab.
  • Ekipamendu-beharrak: produktuak fabrikatzeko edo zerbitzuak eskaintzeko behar den ekipamendua deskribatu behar da, bai eta haren zehaztapen teknikoak, modeloak, eskuratzeko modua (epekako ordainketa, leasinga...), espero den kostua, balio-bizitza eta abar ere.

Azkeneko atal hau inbertsioaren atalean garatuko da, baina gogoeta egin behar da proiektuaren finantza-beharrak aurreikusteko.