5. KANPOKO EGOERA AZTERTZEA

5.1. Ingurune orokorra

Enpresaren jarduerari zeharka eragin diezaioketen eta ingurunea zehazten duten elementu kontrolaezinek osatzen dute ingurune orokorra. Faktore hauek izan daitezke:

1. Ekonomikoak:

  • Koiuntura-aurreikuspenak
  • Prezioen bilakaera
  • Interes-tasa
  • Presio fiskala
  • Enplegua
  • Kreditu-eskaintza
  • Enpresaren merkataritza-jardueraren sektoreko produkzio-indizeak eta kontsumitzaileen erosteko ahalmena

2. Sozio-demografikoak:

  • Biztanle-bolumen absolutua (eragina du merkatuaren potentzialean)
  • Kontsumitzaileen errenta (funtsezkoa da prezioen estrategiak diseinatzeko)
  • Biztanleriaren azterketa sexuaren eta adinaren arabera
  • Biztanleen zahartzea
  • Merkatuen dentsitatea edo kontzentrazioa, etab.

3. Politiko-juridikoak:

Gobernu-sistemek eta politika jakin batzuek nabarmen baldintzatu dezakete enpresa-jarduera jakin batzuen garapena. Era berean, merkataritzako, lan-arloko eta bestelako arauek sortzen duten markoa mesedegarriagoa ala kaltegarriagoa izan daiteke enpresentzat.

4. Ekologikoak:

Alde batetik, herritarrak gero eta sentsibilizatuago daude ingurumenarekin, eta horregatik, erosketa “arduratsuak” egiteko joera dute, eta bestetik, egungo legedia gero eta zorrotzagoa da besteak beste emisioei, birziklatzeari edo hondakinak ezabatzeari dagokienez.

5. Teknologikoak:

Garapen teknologikoa faktore erabakigarria da enpresentzat: makina berriak, komunikazio-sistemen hobekuntza, Internet eta abar. Makinen zaharkitzea aintzat hartzea nahitaezkoa da (horrela, finantza-beharrak aztertuko ditugu, besteak beste).