Produktua eta Merkatua
Completion requirements
7. BEREZIA: SALMENTA-PUNTUA
7.2. Produktuak jartzeko modua
Produktua jartzeko modua aztertzea funtsezkoa da. Hasiera batean, salmenta-puntuko arduradunak zehaztu behar du atalak nola antolatuko diren, baina era berean, ekintzek ordena logiko eta arrazional bati jarraitzen ote dioten aztertu behar du, establezimenduko bezeroei orientatzen eta erosketak erraz egiten laguntzeko.
Erabakia zailagoa da, gogoeta hauek egin behar direnean:
- Produktu erakargarriak. Gehien saltzen direnak izanik, urrun jarri behar dira, bezeroak establezimenduaren ahalik eta azalera handiena zeharkatu dezan.
- Erosketa arrazionaleko eta irrazionaleko produktuak. Erosketa irrazionalekoak, hobe da kutxetan jartzea, eta erosketa arrazionalekoak, hausnartuta erosten direnak (etxetresna elektrikoak, adibidez), eremu zabal eta lasai batean jarri behar dira.
- Osagarritasuna. Produktuak eta sailak elkarren osagarri izateko moduan antolatu behar dira (adibidez, bateria duten aparatuak piletatik gertu).
- Produktuak maneiatzeko erraztasuna. Produktu bereziak, hala nola astunak edo tamaina handikoak, establezimenduarentzat eta kontsumitzaileentzat erosoa den leku batean jarri behar dira.
- Produktuen kontserbazioa. Produktu freskoen sailak produktuak zatitzeko eta garbitzeko eremutik gertu jarri behar dira.
