7. BEREZIA: SALMENTA-PUNTUA

7.3. Zirkulazioa

 Zirkulazioari dagokionez, honako alderdi hauek aztertu behar dira:

Ibilbidea. Lau faktoreren mende dago:

  • Kutxak eta sarrerako atea
  • Altzarien kokapena
  • Produktuen kokapena
  • Kontsumitzailea gidatzeko informazioa

Zirkulazio-abiadura:

  • Korridoreak. Zirkulazioa arina izaten lagundu behar dute, eta sail guztiak eskuragarri jarri.
  • Inbutuak. Ahal den neurrian saihestu behar dira, kudeaketa txarra islatzen duten eta bezeroaren aurrean irudi txarra ematen duten pilaketak eragiten dituztelako.
  • Informazioa. Zuzena bada, zirkulazio-abiadura hobetzen dute.

Egonaldia:

  • Establezimenduan igarotako denbora ibilitako distantziaren eta zirkulazio-abiaduraren mende dago; oro har, zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erosketa gehiago egiten dira. Hala ere, ez da komeni gehiegizkoa izatea, izan ere, kasu horretan ilarak sortzen dira, eta bezeroak deseroso, umore txarrean eta atsekabetuta sentitzen dira. Establezimenduaren arabera, egonaldiaren iraupen egokiena desberdina da, eta musika-motak, tenperaturak eta beste faktore batzuek zirkulazio-abiadura aldarazten dute.