1. PLANGINTZA ESTRATEGIKOA

1.1. Eredua

Plangintza estrategikoaren ereduan honako elementu hauek hartzen dira kontuan:




Misioa

  • Erakunde baten izaera, nortasuna eta izateko arrazoia.
  • Erakunde bat zergatik existitzen den eta enpresaren existentzia jarraitua zer xedek justifikatzen duen deskribatzen du: nor naiz, zer egiten dut, norentzat eta nola.


Balioak

  • Konpainiaren kulturaren oinarri diren sinesmen eta printzipio moralak.
  • Balioak arrazoi komertzial, emozional, moral edo etiko batengatik sor daitezke. Balio argiak, partekatuak eta onartuak izan behar dute.


Ikuspegia

  • Etorkizunean zer nolako erakunde mota izan nahi dugun. Hori izango da ernamuina, eta hortik sortuko dira urte bakoitzerako lan-ildoak eta helburuak.
  • Laburra, argia, partekatua, lorgarria eta motibatzailea izan behar du, eta aldizka berrikusi egin behar da.

 

Arrakasta-faktore kritikoak

  • Erakundearen zer alderdi diren erabakigarri bikaintasun-maila lortzeko.
  • Erakundeak lehiakideek baino askoz gehiago garatzen badu positiboki, lehiatzeko abantailak izango ditugu.


AMIA

Enpresaren egoeraren diagnostikoa egiteko tresna da AMIA. Honako hauek identifikatzen laguntzen du:

  • Helburu estrategikoak
  • Ahuleziak (horietaz jabetzea eta hobetzen saiatzea)
  • Inguruneko mehatxuak (aurrea hartzeko eta/edo zuzentzeko)
  • Enpresaren indarrak (baliatzeko)
  • Aukera berriak