1. INGURUMENAREN KUDEAKETA

1.2. BOST ATAL GARRANTZITSUREN KUDEAKETA HOBETZEA

 Ingurumen-kudeaketak bost alderdi nagusitan jartzen du arreta:

  • Papera
  • Sortutako hondakinak
  • Uraren erabilera eta kontsumoa
  • Energia-kontsumoa
  • Garraioa


Papera

Paperaren barne-kontsumoa murrizteko neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Fotokopiak eta argitalpenak bi aldeetatik eta paper birziklatuan egin.
  • Beharrezkoa ez den posta eta argitalpenak jasotzeari utzi.
  • Marketineko material eta argitalpen gutxiago egin: banaketa-zerrendak urtero berrikusi. Datu-baseak aldian behin eguneratu.
  • Barne- zein kanpo-komunikaziorako bide elektronikoak erabili; horrela, inprimagailuak, fotokopiagailuak eta faxak gutxiago erabiliko dira. Horretarako, ahalegin handia egin behar da langile guztiei prestakuntza emateko eta komunikazioaren teknologia berriak eskura izateko.
  • Faxak modu egokian konfiguratu, behar ez diren izenburuak edo berrespen-txostenak automatikoki ez inprimatzeko.

 

Papera berrerabiltzeko asmoa badugu, erosketa-kostuak murriztearren, besteak beste neurri hauek hartu daitezke:

  • Astean behin alde bakarretik erabilitako paper guztia jaso eta zirriborroak inprimatzeko edo ohar-blok gisa erabili.
  • Ahal den guztietan gutun-azalak berrerabili, artxibatzeko eta barne-komunikaziorako.
  • Deuseztatze-kostuak murriztearren, papera birziklatu nahi badugu:
    • Papera biltzeko edukiontziak jarri lan-eremu guztietan (bat sei langileko).
    • Paper estandar gisa paper birziklatua erabili % 100ean.
    • Langileentzako komunikazio-kanpainak egin, zer paper-mota birzikla daitezkeen azaltzeko.


Sortutako hondakinak

  • Ordenagailu bidezko aurkezpenak paketatzeko azetato gutxiago erabili.
  • Eskaera-sistema berri bat ezarri, papergintzako materiala murrizteko.
  • Plastikozko edalontzien ordez, zeramikazko ontziak erabili saltzeko makinetan.
  • Bileretarako catering-planak egin eta bertaratuko den pertsona-kopurua berretsi, behar dena baino eskaera handiagorik ez egiteko.

Berrerabiltzeari dagokionez, aldaketa hauek egin daitezke:

  • Ekipo informatikoen erabilera hobetu, ekipo zaharrak eguneratuz eta lan errazetarako erabiliz (adibidez, inprimaketako zerbitzari gisa).
  • Hornitzaile informatikoekin hornikuntza-kontratuak sinatu, hondar-balioa baloratuta.
  • Altzariak berrerabili, berriak erosi beharrean.

Uraren erabilera eta kontsumoa

  • Txorrotak behar bezala ixteari buruzko informazio-kanpaina egin ur-puntu bakoitzean.
  • Automatikoki ixten diren txorrotak jarri, ohiko txorrotekin erabilitako uraren erdia aurrezteko.
  • Zisternetan kontrolagailu automatikoak jarri, bulego-orduetan soilik erabiltzeko.
  • Zisterna bakoitzean erabilitako ur-bolumena murrizteko gailuak jarri.


Energia-kontsumoa

  • Berokuntza- eta hozte-sistemak deskonektatu inork erabiltzen ez dituen eremuetan.
  • Tenporizadoreak eta tenperatura kontrolatzeko sentsoreak erabili sistemaren errendimendua kontrolatzeko.
  • Leihoetan isolamendu-sistemak eta korronteen aurkako sistemak jarri, bero-galerak saihesteko.
  • Tungstenozko bonbillen ordez kontsumo txikiko hodi fluoreszente trinkoak jarri.
  • Komunikazio-politikaren bidez, argi naturala gehiago aprobetxa dadin sustatu eta “itzaltze” kanpaina egin.
  • Argiztapen-kontrolak behar bezala identifikatu.
  • Ekipo informatikoetan “Energy Star” edo “energia-aurrezpena” aukerak erabili (konfigurazioan bertan aktibatu).
  • Ekipo informatikoak deskonektatu (bereziki, monitoreak), erabiltzen ari ez direnean.


Garraioa

  • Joan-etorriak planifikatu eta bilerak leku irisgarrietan egin.
  • Jarduerak garraiobide publikoetatik gertu egin.
  • Etxean lan egiteko aukera aztertu (telelana).
  • Komunikazio-teknologien erabilera areagotu: posta elektronikoa eta bideokonferentzia.
  • Garraiobide eraginkorren erabilera sustatu.