Ingurumena
Osaketaren baldintzak
1. INGURUMENAREN KUDEAKETA
1.2. BOST ATAL GARRANTZITSUREN KUDEAKETA HOBETZEA
Ingurumen-kudeaketak bost alderdi nagusitan jartzen du arreta:
- Papera
- Sortutako hondakinak
- Uraren erabilera eta kontsumoa
- Energia-kontsumoa
- Garraioa

Papera
Paperaren barne-kontsumoa murrizteko neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
- Fotokopiak eta argitalpenak bi aldeetatik eta paper birziklatuan egin.
- Beharrezkoa ez den posta eta argitalpenak jasotzeari utzi.
- Marketineko material eta argitalpen gutxiago egin: banaketa-zerrendak urtero berrikusi. Datu-baseak aldian behin eguneratu.
- Barne- zein kanpo-komunikaziorako bide elektronikoak erabili; horrela, inprimagailuak, fotokopiagailuak eta faxak gutxiago erabiliko dira. Horretarako, ahalegin handia egin behar da langile guztiei prestakuntza emateko eta komunikazioaren teknologia berriak eskura izateko.
- Faxak modu egokian konfiguratu, behar ez diren izenburuak edo berrespen-txostenak automatikoki ez inprimatzeko.
Papera berrerabiltzeko asmoa badugu, erosketa-kostuak murriztearren, besteak beste neurri hauek hartu daitezke:
- Astean behin alde bakarretik erabilitako paper guztia jaso eta zirriborroak inprimatzeko edo ohar-blok gisa erabili.
- Ahal den guztietan gutun-azalak berrerabili, artxibatzeko eta barne-komunikaziorako.
- Deuseztatze-kostuak murriztearren, papera birziklatu nahi badugu:
- Papera biltzeko edukiontziak jarri lan-eremu guztietan (bat sei langileko).
- Paper estandar gisa paper birziklatua erabili % 100ean.
- Langileentzako komunikazio-kanpainak egin, zer paper-mota birzikla daitezkeen azaltzeko.

Sortutako hondakinak
- Ordenagailu bidezko aurkezpenak paketatzeko azetato gutxiago erabili.
- Eskaera-sistema berri bat ezarri, papergintzako materiala murrizteko.
- Plastikozko edalontzien ordez, zeramikazko ontziak erabili saltzeko makinetan.
- Bileretarako catering-planak egin eta bertaratuko den pertsona-kopurua berretsi, behar dena baino eskaera handiagorik ez egiteko.
Berrerabiltzeari dagokionez, aldaketa hauek egin daitezke:
- Ekipo informatikoen erabilera hobetu, ekipo zaharrak eguneratuz eta lan errazetarako erabiliz (adibidez, inprimaketako zerbitzari gisa).
- Hornitzaile informatikoekin hornikuntza-kontratuak sinatu, hondar-balioa baloratuta.
- Altzariak berrerabili, berriak erosi beharrean.

Uraren erabilera eta kontsumoa
- Txorrotak behar bezala ixteari buruzko informazio-kanpaina egin ur-puntu bakoitzean.
- Automatikoki ixten diren txorrotak jarri, ohiko txorrotekin erabilitako uraren erdia aurrezteko.
- Zisternetan kontrolagailu automatikoak jarri, bulego-orduetan soilik erabiltzeko.
- Zisterna bakoitzean erabilitako ur-bolumena murrizteko gailuak jarri.

Energia-kontsumoa
- Berokuntza- eta hozte-sistemak deskonektatu inork erabiltzen ez dituen eremuetan.
- Tenporizadoreak eta tenperatura kontrolatzeko sentsoreak erabili sistemaren errendimendua kontrolatzeko.
- Leihoetan isolamendu-sistemak eta korronteen aurkako sistemak jarri, bero-galerak saihesteko.
- Tungstenozko bonbillen ordez kontsumo txikiko hodi fluoreszente trinkoak jarri.
- Komunikazio-politikaren bidez, argi naturala gehiago aprobetxa dadin sustatu eta “itzaltze” kanpaina egin.
- Argiztapen-kontrolak behar bezala identifikatu.
- Ekipo informatikoetan “Energy Star” edo “energia-aurrezpena” aukerak erabili (konfigurazioan bertan aktibatu).
- Ekipo informatikoak deskonektatu (bereziki, monitoreak), erabiltzen ari ez direnean.

Garraioa
- Joan-etorriak planifikatu eta bilerak leku irisgarrietan egin.
- Jarduerak garraiobide publikoetatik gertu egin.
- Etxean lan egiteko aukera aztertu (telelana).
- Komunikazio-teknologien erabilera areagotu: posta elektronikoa eta bideokonferentzia.
- Garraiobide eraginkorren erabilera sustatu.
