Enpresa Digitalak
1. Sarrera: enpresa digitalak

1.1. SARRERA
Negozio digitalak ez dira soilik teknologiko gisa definitzen ditugunak, hots, “Interneten daudenak”, online salmenta egiten dutenak, kualifikazio teknologiko handiko pertsonek garatuak. Antolakuntzaren eta pertsona ekintzailearen profil horretaz gain, ikuspegi zabalago bat izan behar dugu. Negozio guztiak barnean hartuko dituen ikuspegi bat.
Negozio arruntak eta tradizionalak, zeinak onartu beharko duten, berandu baino lehen, arlo digitala beren balio-proposamenean egongo dela. Era batera ala bestera.

Ekintzailetza digitala ez da gauza berria. Baina orain, denoi eragiten digu. Tresna digitalak, aukera globalagoak, salmenta-bolumen handiagoa, bezero gehiago, zuzenean ezagutzen ez diren bezero gehiago, banaketan erronka gehiago, monetizatzeko (diru-sarrerak lortzeko) modu berriak. Eta hauxe da erronka: gu guztiok gure negozio-ideiak edo negozioak duen “eredu digitalaren” erabilera baliotsua eta egokitua egitea.
Azken batean: negozio guztiak digitalak dira edo hala izango dira, gutxi gorabehera. Alde batera utzita mundu digitala zer neurritan ezagutzen duzun eta interesatzen zaizun, geratzeko asmoz iritsi da.
Ikastaro hau ekintzaile izan nahi
duten eta/edo jada badiren eta arlo digitaleko ezagutzetan sakondu nahi duten
guztiei zuzenduta dago.