Enpresa Digitalak
Completion requirements
3. Negozio-eredu digitalak
Finkatu ditzagun oso interesgarriak izango zaizkigun zenbait eredu orokor, gure balio-proposamenean arreta non jartzen dugun ulertzeko:
Hona hemen garrantzitsuenak:
- B2B: Business-to-Business bi enpresaren arteko negozio-eredua da. B2Bren funtsa beste enpresa batzuei diru gehiago irabazten laguntzea da.
- B2C: Business-to-Consumer bezero partikularrei zuzendutako negozio-eredua da.
- B2A: Business-to-Administration negozio-ereduan, enpresek administrazio publikoetara bideratzen dituzten zerbitzuak.
- B2E: enpresek produktuak edo zerbitzuak kolaboratzaileei eskaintzen dizkietenean, Business-to-Employee harremana da.
- C2C: Consumer-to-Consumer partaidetza-ereduan, bi kontsumitzailek ondasunak, zerbitzuak edo informazioa trukatzen dituzte. Iragarkiak jartzeko edo enkanteak egiteko webguneak (adibidez, eBay) C2Cren adibide bat dira, non gune horiek bitartekari-lana soilik egiten duten negozioa egingo duten bi pertsonen artean.
Ikus dezagun negozio-ereduak sailkatzeko beste modu bat, Guy Kawasakik
gomendatutako 9 negozio-eredu (iturria: Open Mind BBVA):
- Osagai anitzekoa. Adibide on bat da Coca-Cola, zeinak supermerkatuetan, auzoko dendetan eta salmenta-makinen bidez saltzen duen. Produktu bera ingurune desberdinetan, prezio desberdinetan eta aurkezpen desberdinekin saltzen da.
- Merkatuko liderra. Apple merkatuko liderraren adibidea da, bezeroentzat produktu berritzaileak eta erakargarriak sortzen dituena.
- Osagai baliotsua. Intelek elementu baliotsuak egiten ditu beste produktu batzuetarako; bezeroei ez dizkiete zuzenean saltzen baina, egiten duten horretan, desberdindu egiten dira.
- Kommutadorea. Adibidez, De Beers-ek diamanteen hornidura kontrolatzen du. Eredu honek hainbat erronka dakartza: horniduraren kontrola lortzea eta publikoari sinestaraztea kontrol hori desiragarria dela.
- Inprimagailua eta tonerra. Bazka eta amua ere esaten zaio. Negozio-eredu honetan, kontsumigarriak behar dituen produktu bat saltzen da. Hala gertatzen da, adibidez, Nespressoren makinekin.
- Freemium. Neurri bateraino zerbitzuak oparitu egiten dira, eta bezeroek gehiago nahi dutenean, ordaindu egin behar dute. Adibidez, Evernote, Spotify, Dropbox, etab.
- Eyesballs. Edukia sortzeko edo partekatzeko plataforma bat eskaintzen da, eta horrela bisitak lortzen dira; normalean publizitatea saltzen dute. Adibideak: Facebook, Huffington eta Instagram.
- Produktu birtualak. Kode digitalak saltzen dituzte ia kosturik eta inbentarioko mantenimendurik ez duten produktuetarako. Adibideak: Candy Crush eta beste bideo-joko batzuk.
- Artisaua. Altzariak dira negozio-eredu honen adibide, eta lehentasuna kalitateari eta artisautzari ematen diete.

Ikus ditzagun merkatuan dauden beste negozio-eredu batzuk:
- Afiliazioko negozio-eredua: produktu bat saldu nahi duen enpresak nolabaiteko saria ematen die bere produktuetarako bezeroak edo eskaerak ekarri dizkioten hornitzaileei, enpresei edo pertsonei.
- Isats luzeko negozio-eredua: isats luzeko (long tail) negozio-ereduaren ezaugarri berritzailea da eskari txikiko artikulu-sorta zabala eskaintzen duela, izan ere, artikulu horiek negozio errentagarri bihurtu daitezke eta irabaziak eman ditzakete salmenta txiki horien bolumena handia bada. Kasu honetan, gakoa “eskalagarria izatea” da.
- Frankizia edo lizentzia bidezko negozio-eredua. Frankiziaren negozio-ereduaren bidez, dagoeneko probatuta dagoen eta funtzionatzen duen negozio bat “ustia” dezakete ekintzaileek, oraindik ez zegoen leku batean.
- Harpidetza bidezko negozio-eredua. Negozio-eredu honetan, erabiltzaileak harpidetza bat ordaintzen du eta, trukean, ordaintzen duen kuota konpentsatzen duen balio-proposamen bat jasotzen du. Adibideak: ordainpeko telebista, aldizkariak, egunkariak eta Netflix.