5. Hazkunde-motorrak

Hazkunde-motorra ekintzaileek hazkunde iraunkorra lortzeko erabiltzen duten mekanismoa da, hau da, epe luzera inpaktua eragiten duen hazkundea lortzeko mekanismoa. 

Enpresa batean, hazkunde-modu iraunkorrek berrelikadura-zirkuitu bat eragiten dute, Eric Ries-ek ‘hazkunde-motor’ deritzena.  Egileak hazkunde-motorraren hiru eredu edo estrategia hauek proposatzen ditu: 

  • Motor itsaskorra (Sticky engine)
  • Motor birala (Viral engine)
  • Ordaintzeko motorra (Paid engine)




Hazkunde-motor itsaskorra (sticky)

Eredu itsaskorra kontsumitzaileak erakartzen eta epe luzerako atxikitzen saiatzen da, eta beraz, abandonu- eta desertzio-tasaren jarraipena egiten du. Bezero berriak lortzeko tasa desertzio-tasa baino handiagoa bada, produktua hazi egingo da. 

Motor-mota hori oso ohikoa da teknologiarekin zerikusia duten enpresetan; izan ere, bezero batek sektore horretako enpresa bat kontratatzen duenean, zaila da aldatzea. Adibidez, software-, informatika- edo telefonia-konpainiak, edo birusen aurkakoak.

 

Hazkunde-motor birala

Hazkunde-motor biralean, produktuaren ezagutza azkar zabaltzen da pertsona batetik bestera. Hazkundea kontsumitzaileek produktua erabiltzean gertatzen da, bigarren-mailako ondorio gisa.

Produktu batek 0,1eko koefiziente birala badu, horrek esan nahi du 10 kontsumitzailetik 1ek lagun bat erreklutatuko duela; egoera horrek ezin izango du luzaro iraun. Baina koefizientea 1,0 baino handiagoa bada, kontsumitzaile bakoitzak kontsumitzaile berri bat baino gehiago lortuko du, eta beraz, bezero-kopurua esponentzialki handituko da. 


Ordaintzeko publizitatea hazkunde-motor gisa

Hiru hazkunde-motor horiei, beste bat gehitu behar zaie: ordaintzeko publizitatea.

Ordaintzeko publizitatea duen hazkunde-motorrean, bezeroek produktu batengatik ordaintzen dute. Prozesu hori Internetek ematen dizkigun sistemen bidez egiten da, adibidez, Google AdWordsen bidez. Motor hori erabiltzen duten enpresek bi modutan areagotu dezakete beren hazkunde-tasa: kontsumitzaile bakoitzak ematen dituen sarrerak handituz edo kontsumitzaile berri bat lortzeko kostua minimizatuz.