Enpresa Digitalak
Completion requirements
6. Balio-kurba
Lehiakortasun-estrategia diseinatzeko orduan, funtsezko osagaietako bat abiapuntua ulertzea da:
· Zein dira bezeroak baloratzen dituen alderdiak? (X ardatza)
· Zer balio-maila lortzen du lehiakide bakoitzetik? (Y ardatza)
· Zer lehiakide daude gaur egun merkatuan?
Datu horiek denak islatzeko eta balio-kurba diseinatzeko, prozesu hau egin behar dugu:
- Merkatuaren mugak identifikatu. Lehenengo urratsa lehiakortasun-dinamikak aztertzea da. Horretarako, bezeroaren ikuspuntutik (hor dago gakoa) ulertu behar da zein diren merkatuko egungo eskaintzan gehien baloratzen diren elementuak, eta horrela ulertu dezakegu zein diren merkatuaren egungo mugak eta faktore garrantzitsuenak.
- Merkatuaren mugak baliozkotu. Helburua da merkatuaren egungo eskaintzan gehien baloratzen diren faktoreak ulertzea eta baliozkotzea (prezioa, azkartasuna, kontsumo txikia, altan emateko prozesuaren abiadura, erantzuteko denbora, denda trafiko handiko lekuetan egotea…).
- Lehiakideak lehiakortasun-estrategiaren arabera taldekatu. Dihardugun merkatuaren arabera, zerrenda nahiko handia izan daiteke, eta beraz, interesgarria izan daiteke ondoren eragileak taldekatzea, lehiatzen duten moduaren arabera.
- Talde bakoitzaren estrategiari balio bat jarri. Taldeak definitu ondoren, balio bat jarri behar diogu (adibidez, 1etik 5era) 2. puntuan identifikatutako eta baliozkotutako funtsezko balio-puntu edo -faktore bakoitzari.
Azken batean, Y ardatzean lehiakide bakoitzaren pisu erlatiboa markatu behar dugu, kolore/forma desberdinak erabiliz. Puntu guztiak jarri ondoren, lotu egin behar ditugu, eta kurbak osatu; lana zuzen egin badugu, gure lehiakideen lehiakortasun-estrategia zintzo irudikatu izango dugu.
