Egoera Finantzarioak
Osaketaren baldintzak
2. BALANTZEA: AKTIBOA ETA PASIBOA. NOLA DAGO OSATUTA NIRE ENPRESA?
2.5. Pasiboa - epe laburreko zorrak
A. Bezeroak edo zordunak
- Bezeroak:
enpresa batek bere produktuak edo zerbitzuak erosi dituztenekiko dituen
kobrantza-eskubideak dira, edo beste era batean esanda, kontabilitatean sortzen
dugun kontua da, harik eta zerbitzua eman diegun edo produktu bat saldu diegun horiek ordaintzen
diguten arte.
- Zordunak: hirugarrenek gure enpresarekin dituzten zorrak jasotzen ditu, baina berezitasun gisa, zor horiek ez dira enpresaren jarduera normaletik sortzen. Ohiko adibide bat da Ogasunarekin dugun gure aldeko saldoa, jasanarazi duguna baino BEZ handiagoa jasan dugunean. Kasu horietan, Ogasunak ez du dirua itzultzen, baizik eta hurrengo hiruhilekoetan konpentsatzeko eskubidea sortu.
B. Epe laburreko inbertsioak
Gureaz kanpoko beste erakunde
batzuen akzioak edo baloreak (kotizatuak edo kotizatu gabeak) dira, urtebete
baino gutxiagoko epemuga dutenak.
C. Erabilgarria
- Kutxa:
atal honetan, enpresak bere kutxan duen diru-kantitatea idatziko dugu.
- Bankuak:
enpresak finantza-erakundeetan gordailututa duen dirua kontabilizatzen du,
baina, betiere, diru hori berehala eskuratu badaiteke.
D. Epe laburreko hartzekodunak
- Hornitzaileak:
lehengaiak, hornidurak, produktuak eta gure jarduerarako beharrezkoak diren
beste gai batzuk erostearen ondoriozko zorrak dira.
- Hartzekodunak:
enpresaren martxa onerako beharrezkoak diren baina azken salmentarako ez diren
ondasunak edo zerbitzuak (energia, telefonoa, aholkularitza, publizista, etab.)
ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak dira.
- Administrazio
publikoak: hemen sartzen dugu zerga-kontzeptuengatik hartzekodun den Ogasun
Publikoa, hau da, Ogasunari zor dizkiogun baina ordaintzeke dauden tributuak.
Baita jasanarazitako BEZa ere, hots, ondasunak edo zerbitzuak saltzen
ditugunean prezioari gehitutako BEZa. Bezeroei kobratu zaien eta Ogasunean
sartu ez den BEZ hori kontabilizatzeko, kontu hau sortzen da. (Ikus FAQ Kontabilitatea)
- Ordaintzeke
dauden ordainsariak: enpresak langileekin dituen zorrak dira, langile-soldatak
ez ordaintzeagatik sortzen direnak.
- Epe laburreko beste zor batzuk: atal honetan hirugarrenekin epe laburrera ditugun betebeharrak sartzen dira, hala nola merkataritza-efektuak, ordaindu beharreko letrak eta abar.
Balantzea zuzen egin bada, aktiboko elementu guztien baturak pasiboko elementu guztien baturaren berdina izan behar du. Hau da, aktiboa = pasiboa.