Antolaketa eta Giza Baliabideak
Osaketaren baldintzak
1. 1. Erakunde-egitura
1.1. Bazkideak
Zehatz-mehatz deskribatuko dugu nor izango diren enpresako bazkideak eta zer ekarpen egingo duten. Gainera, argi utzi behar da zein bazkidek lan egingo duten enpresan, eta zein izango diren soilik bazkide kapitalista.
Garrantzitsua da enpresa sortu aurretik bazkide bakoitzaren ekarpenak eta funtzioak zehaztea, etorkizunean desadostasunik egon ez dadin, eta jarduera nagusiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik enpresak gaizki funtzionatzea saihesteko.