Antolaketa eta Giza Baliabideak
Requisitos de finalización
1. 1. Erakunde-egitura
1.2. Lanpostu bakoitzeko funtzio espezifikoak
Enpresa batean egin beharreko
lanak behar bezala antolatu behar dira. Horregatik, beharrezkoa da lanpostuak
eta haietako funtzioak eta jarduerak zehaztea enpresaren beharren
arabera, eta informazio horretatik abiatuta, lanpostuak beteko dituzten
pertsonak izendatzea.

Lanpostu bakoitzeko funtzio orokorrak zehaztu ondoren, Eginkizunen Eskuliburua egin behar da, gomendio hauek kontuan hartuta:
- Funtzio orokor bakoitza betetzeko jarduera espezifikoak garatzea.
- Jarduera bakoitzeko prozesuak diseinatzea (nola egiten den, denborak, beharrezko baliabideak, espero den azken emaitza).
- Jarduera bakoitzaren adierazle operatiboak eta kalitatekoak (hobekuntza) zehaztea. Batzuetan, adierazleak enpresa jada martxan dagoenean ezartzea komeni da; izan ere, orduan izango ditugu jarduera bakoitza ezagutzeko oinarriak.
Enpresaren funtzioak identifikatu ondoren, arlotan taldekatu behar dira, kontuan hartuta funtzioen antzekotasuna eta jarduera bakoitzerako behar den denbora.