Antolaketa eta Giza Baliabideak
1. 1. Erakunde-egitura
1.3. Langileen hautaketa
Behar beste denbora hartu behar da pertsonak hautatzeko eta kontratatzeko, lana izango baita enpresaren etorkizuneko kapital nagusia.
Horretarako,
langileak hautatzeko enpresen laguntza eta gomendioak baliagarriak izan
daitezke, baina azken erabakia enpresaren gerentziari dagokio beti. Azken
finean, hark ebaluatuko ditu hautagai bakoitzaren gaitasunak, prestakuntza,
trebetasunak eta merezi duten konfiantza-maila.
Enpresa bat sortu berria izan ala ez, honako hauek hartu behar dira kontuan langileak hautatzeko garaian:
- Lanpostuaren xehetasunak
- Hautagaiek bete beharreko baldintzak
- Hedabide, elkargo ofizial, fakultate eta abarretan argitaratutakoa
- Hautaprobak
- Elkarrizketa pertsonalak
- Lan-aurrekarien txostenak
Norbait aukeratu ondoren, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan, kontratatu aurretik:
- Kontratatzeko moduak eta kontratuaren klausula bereziak, horien iraupena, eta bi aldeen (langilea eta enpresaburua) eskubideak eta betebeharrak
- Sektoreko hitzarmena
- Legez ezarritako betekizunak eta prestazioak
Lanbideri indarrean dauden kontratuen zerrenda eskatzea gomendatzen da, aldaketarik badago ere.
Langileak kontratatzean, indarrean dauden kontratuez gain, alderdi hauek ere kontuan hartu behar dira:
- Iraupena eta modua
- Probaldia
- Soldata
- Lanaldia
- Pizgarriak (DIRULAGUNTZAK)