1. 1. Erakunde-egitura

1.5. Enpresaren kultura

Enpresaren kultura enpresa bakoitzak ingurunean moldatzeko duen modu berezia da. Horregatik, sustatzaileen pentsamoldea eta hezkuntza, bai eta enpresaren ingurunea bera ere, faktore erabakigarriak dira. Hau da, sustatzaileen kultura indibidualak baldintzatu, indartu edo mugatu egiten du etorkizuneko enpresak bere ingurune aldakorrean erreakzionatzeko izango duen gaitasuna.