Antolaketa eta Giza Baliabideak
Completion requirements
1. 1. Erakunde-egitura
1.6. Gaitasunak eta trebeziak
Jakina
denez, kontuan hartu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat lehiakideetatik
bereiztea da, eta hori banakako zein taldeko ezaugarri eta gaitasun jakin
batzuen bidez lortu daiteke.

Langileek zer ezaugarri “berezi” dituzten aztertu behar da, horiek baliatzeko edo pertsona bakoitzaren lanpostuan egokitzapenak egiteko.
- KANPO-KOLABORATZAILEAK IZATEKO GAITASUNA: Mikroenpresetan, ezinezkoa da beharrezko zerbitzu eta ezagutza guztiak haien baitan edukitzea. Horregatik, kanpo-kolaboratzaileak aurkitu behar dituzte, hala nola zerbitzu-enpresak, aholkularitzak...
- KANPO-KOMUNIKAZIOA: Era berean, kontaktu-puntuak edo “kontaktu-sarea” ere garrantzitsuak dira. Besteak beste elkarte, merkataritza-ganbera, administrazio edo erakunde interesgarrien zerrenda egitea komeni da, bai eta gure enpresaren sektorearekin zerikusia duten prestakuntza-bilera, azoka edo hitzaldietara joatea ere.