2. Giza Baliabideen Plana

Gaur egun, aurrerapen teknologikoen ondorioz edo horiekin batera, ezagutza eta trebetasun berriak eskatzen dira etengabe, eta ondorioz, enpresa barruko prestakuntza lehiakortasun-faktore argia da eta gero eta garrantzitsuagoa pertsonen kudeaketan. 

  • GIRO SOZIALA: Enpresa barneko lan-giroa kudeatzeko era oinarri ona ala txarra izan daiteke kanpora begira lan egiteko; adibidez, ezin izango dugu behar bezala lan egin kanpora begira, egoera batek eztanda egin arte ezer egiten ez badugu. Besteak beste, lan-legedia betetzea, lan-kontratazioa planifikatzea eta abar zaindu behar dira.