Antolaketa eta Giza Baliabideak
Completion requirements
2. Giza Baliabideen Plana
2.2. Lan-kontratua
Kontratua da lan-merkatuan kontratatzen dutenen eta lan bat egiten dutenen artean erabiltzen den tresna nagusia. Laburbilduz, esan dezakegu kontratua dela enpresaburuak eta langileak beren funtzioak betetzeko baldintzak laburbiltzen dituen dokumentua (kontratu-motaren arabera, enpresaburuaren eta langilearen eskubideak eta betebeharrak desberdinak izango dira).

Kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko ahozko edo idatzizko akordio bat da, eta bertan, langile batek enpresaburuaren kontura eta haren zuzendaritzapean lan jakin bat zer baldintzatan egingo duen zehazten da, bai eta horren truke jasoko duen ordainsaria edo soldata ere. Langileak gaitasun osoa izan behar du lan-kontratua sinatzeko, eta baldintza hori betetzen dute:
- 18 urtetik gorakoek
- 16 urtetik 18ra bitartekoek, emantzipatuta badaude Kode Zibilaren arabera
- 16 urtetik 18ra bitartekoek, bere kontura bizi badira gurasoen, tutoreen edo beren kargura dituztenen baimenarekin