2. Giza Baliabideen Plana

2.3. Kontratua egiteko modua

Lan-kontratuak oro har idatziz edo ahoz egin daitezke, baina kontratu-mota jakin batzuk idatziz egin behar dira nahitaez.

Gainera, lan-harremanak 4 aste baino gehiago iraungo badu, enpresaburuak idatziz jakinarazi behar dizkio langileari kontratuaren funtsezko alderdiak. Idatziz egin beharreko kontratuak ez badira modu horretan egiten, horrek ez du eraginik gabe utziko kontratua; aitzitik, kontratua iraupen mugagabekoa eta lanaldi osokoa dela joko da.